Itxi

Felipe Etxebarria

Analisia

Bi eredu ezberdin izango dira Frantziako hauteskundeen bigarren itzulian

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Macronen lorpenen artean goraipatzekoa da azken 15 urteetan lortutako langabeziaren murrizketarik handiena. Enplegu osoa lortuko duela ere esan du. Bestalde, eta aurreko kanpainetan baino diskurtso moderatuago batekin, Le Penek oraingoan ez du hitzeman Frantzia Europar Batasunetik aterako duenik.

Emmanuel Macron, 44 urteko zentrista, 2017an Frantziako historian presidente gazteena izatera iritsi zena, eta Marine Le Pen aurrez aurre izango dira datorren 24an Frantziako hauteskundeen bigarren itzulian.

Macron duela bost urte iritsi zen boterera Frantziako mapa politikoa berregiteko amoz. Europararen aldeko politika lehen mailan jarri zuen eta aldi berean enpresak laguntzeko neurriak ere bai. Berak zioen moduan bere politika "ez da ez ezkerrekoa ez eskuinekoa".

Beren lehen agintaldian malgutasuna ekarri du Frantziako lan politikara eta martxan jarri du ongizate-estatuaren birmoldaketa, langabeziari laguntzak mugatuz.

Bere lorpenen artean goraipatzekoa da azken 15 urteetan lortutako langabeziaren murrizketarik handiena. Kanpainan zehar enplegu osoa lortuko duela ere esan du.

Aldi berean jubilaziorako adina oraingo 62tik 65 urtera atzeratuko duela agindu du.

Promesa hau ez da askoren gustukoa izan eta botoak kendu dizkio lehen itzulian. Gutxiengo pentsioa 1.100 eurora igoko duela ere agindu du. Aldi berean zergak murriztu nahi ditu enpresei eta baita familiei ere, eta gainera telebistaren kanona kendu nahi du.

Macronek nahiko berandu hasi zuen kanpaina, Ukrainako gerra saihesteko diplomazia ekintzetan zebilelako. Hori dela eta, askok uste dute krisien gestioan politiko trebeenetarikoa dela.

Marine Le Pen, 53 urteko eskuin muturreko hautagaia da. Hirugarren aldiz heltzen da hauteskundeen bigarren itzulira. Macronekin aurrez aurre bigarren aldiz izango da.

Le Penek 2011an Jean Mari Le Pen bere aitari hartu zien lekukoa Fronte Popularra alderdiaren buruan. Batasun Nazionala jarriz, etorkinen eta Europaren aurka dagoen  alderdi honen izena 2018a aldatu zuen Marine Le Penek, iritzi publikoaren aurrean onargarriago egiteko asmotan.

Aurrekoetan baino Europaren aurkako diskurtsu moderatuagoa eginez, oraingoan ez du eskaintzen Frantzia Europar Batasunetik ateratzea. Baina, ostera, Frantziaren ordainketa Europako aurrekontuetara murriztu nahi du, eta tratatuak berriz negoziatu. Horrek Frantziaren isolamendua ekarriko luke, bere kritikoen ustez.

Kanpaina honetan etorkinen aurkako diskurtsoa neuri batean alde batera utzi du, eta ekonomian zentratu da. Besteak beste, errekinen BEZ % 20tik % 5,5ra jaitsiko duela agindu du.