Itxi

Felipe Etxebarria

ANALISIA

Kezka, gas-horniketa berriz hasi arren

FELIPE ETXEBARRIA

FELIPE ETXEBARRIA

Teheranera egin berri duen bidaian, Errusiako presidenteak ulertzera eman zuenez, gas-horniketa arma ekonomiko moduan erabiliko du.

Nord Stream-1 gasbidearen bitartez, Errusiatik datorren gas-horniketak egoera zertxobait arindu du, baina horniketa hori negu honetan geratzeko arriskuak handia izaten jarraitzen du. Egoera horrek kezka handia sortzen du Europan, batez ere, Alemanian.

Annalena Baerbock Alemaniako atzerri ministroak herri-altxamendu baten arriskua ere aipatu izan du, oraingo horniketa hau berriz hasi ez balitz. 

Une honetan gas-fluxua, Alemaniako adituen arabera, gasbidearen kapazitate osoaren % 40 baino ez da, azken mantenu lanen aurretik zegoen maila berbera. Galdera nagusia orain hauxe da: Zein mailatan mantenduko du Putinek horniketa hori ondorengo hila beteetan ?

Putinek gasbidearen giltza erabiltzen du

Teheranera egin berri duen bidaian, Errusiako presidenteak ulertzera eman zuenez, gas-horniketa arma ekonomiko moduan erabiliko du. Horrez gain, esan zuenez, jadanik Kanadak bidali dien turbina bidali jaso ez balute,  ezingo zituzla Alemaniara egunero 30 miloi metro kubiko baino gehiago bidali; hori, une honetan, gasbidearen kapazitatearen % 20 baino ez da. 

Baina nahiz eta gas-horniketak % 40 izaten jarraituko balu ere, Alemaniak ez dauka gas nahikorik negua igarotzeko. Oraingo erreserbak bere kapazitatearen % 60 baino ez dira.  Sare Federalaren arabera, Alemaniak gas-kontsumoa eta beste herrialdeetarako trantsitua % 20 murriztu beharko lituzke, datorren urte hasieran gas eskasia saihesteko.  

Baina zalantza areagotu eginda, are gehiago, Errusiako presidenteak honakoa esan duenean: irtenbide bat oraingo gasbidea Nord Stream 2 gasbide berriarekin ordezkatzea izango da. Gasbide hau martxan jartzeko Alemaniaren baimena bertan behera geratu zen Ukrainaren inbasioa hasi zenean. Hori dela eta, Putinen proposamena orain xantaia baten parekoa da.

Beraz, Alemaniako Gobernuak argi dauka ezin duela konfiantzarik izan gas-horniketa segurua eta iraunkorra izango denik, Errusiak hori arma moduan erabiltzen duelako.

Bien  bitartean, Europar Batasuna prestatzen ari da negu honetan izan daiteken erabateko horniketa mozketa oso bati aurre egiteko. Derrigorrezko kontsumo murrizketak ere kontutan hartzen ari dira.