Itxi

Felipe Etxebarria

analisia

Taiwango itsasartea, ezinbestekoa munduko merkataritzan

FELIPE ETXEBARRIA

FELIPE ETXEBARRIA

Txina eta Taiwango uhartea bereizten dituen itsasarteak balio geoestrategiko handia du, Nancy Pelosi Estatu Batuetako ordezkari demokratak bertara egindako bidaiaren testuinguruan.

Taiwango itsasarteak Txina eta Taiwango irla bereizten ditu. Itsasoko pasabide honek balio geoestrategiko izugarria dauka, munduko merkataritzaren zati handi bat bertatik igarotzen baita.

Itsasarte honetan eta Taiwango irlaren inguruan itsas maniobrak egingo dituela iragarri du Txinak, horrela Nancy Pelosyk Estatu Batuetako ordezkari demokratak irlara egindako bidaiari erantzunez.

Itsasarte honek 130tik 180 kilometrora zabalera dauka. Bertatik igarotzen dira Txinak Europara eta Ipar Amerikara bidaltzen dituen salgaiak: Bloomberg agentziak egindako kalkuluen arabera, 2022an munduan zehar ibili diren 5.400 kontainer-ontzietatik % 48 ur hauetatik igaro dira. Gainera, munduko % 88 zamaontzi handiek pasabide hau zeharkatzen dute. Itsasarte hori saihesteko irla osoa inguratzea posible da, baina arriskutsua. Izan ere, itsasontziek Filipinetako uretatik igoro behako lukete, eta bertan tifoiak sarritan izaten dira.

Erdieroaleen merkataritza arriskuan

Taiwango itsasartea bizi-bidea da, batez ere irla honentzako. Izan ere, Txinarekin merkataritzan salgaiek zeharkatu beharreko bidea da. Taiwango gobernuaren arabera, Txinarekin salerosketak 166.000 miloikoak izan ziren 2020an. Hori hala da, Txinak erreibindikatzen duen lurralde errebeldea izan arren.

Gainera semikonduktore edo erdieroaleen lantegiak Taiwango kostalde horretan daude. Alor honetan Taiwan munduko aintzindaria da, munduko osoko erdieroaleen % 63 egiten baititu, Txinak % 8 baino egiten ez dituen bitartean. Beraz, alor honetako horniketan edozein arazok eragina dauka, mundu osoan Covid-19ko pandemian ikusi den moduan.

Munduko Bigarren Gerraz geroztik hiru krisi jasan ondoren, Txinak Taiwango itsasartea berriz blokeatu dezake, Pekinek mehatxu egiten duen bezala? Itsas merkataritzan arazoak izateak ondorioak izango lituzke, irabazi nagusienak esportazioetatik lortzen dituen herrialde honentzat. Ondorio kaltegarriak izango lituzke baita ere Txinako industria elektronikoarentzat, erdieroaleen demanda berak produzitzen duena baino askoz handiagoa delako, eta Taiwaneko produzioa derrigorrezkoa da bere industriarentzat.