Itxi

Bilbo

Gertaera

Pisukide bati su ematen saiatu da labankada sartu ondoren, Bilbon

Erredakzioa

Gazteak berak poliziei azaldutakoaren arabera, pisukide batek labankada sartu zion, eztabaida baten ondorioz. Erasotzaileak dirua lapurtzea leporatu zion gazteari.

Bilboko Udaltzainak 18 urteko gazte bat atxilotu zuen larunbatean, pisukide bati sabelean labankada eman eta, ondoren, su ematen saiatzea egotzita.

Udaltzaingoak azaldu duenez, gaueko 0:00etan dei bat jaso zuten, Abandoko Geltokian zauritutako gazte bat aurkitu zutela ohartaraziz.

Poliziek anbulantzia bat eskatu eta 18 urteko gaztea Basurtoko Ospitalera eraman zuten. Gazteak berak poliziei azaldutakoaren arabera, pisukide batek labankada sartu zion, eztabaida baten ondorioz. Erasotzaileak dirua lapurtzea leporatu zion gazteari.

Labankada sartu eta berehala, erasotzaileak pisutik alde egin zuen. Hala ere, minutu batzuk beranduago gazteari su ematen saiatu zen, baina hirugarren pisukide batek erasoa saihestea lortu zuen.

Udaltzainek Cortes kalean 18 urteko erasotzailea atxilotzea lortu zuten. Erasoan erabilitako 9 zentimetroko aiztoa Hurtado Amezaga kalean aurkitu zuten.