Itxi

Felipe Etxebarria

Iruzkina

Errusiak Txinarekin duen mendetasuna gero eta handiagoa da

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Txinako Gobernuak jarrera diplomatikoa zainduz, herrialde bien arteko harremanak kanpora begira maila berean daudela azaltzen du. Baina Sören Urbanski historiagilearen arabera, erregimen autoritarioek ez dituzte aliantzak sortzen.

Vladimir Putinek eta Xi Jinpingek hurbiltasun pertsonala erakutsi arren, Errusia eta Txinaren arteko harremanetan desoreka gero eta handiagoa da, hala azaltzen du Sören Urbanski historiagileak (Txina eta Errusiaren inguruan aditua, eta Berkeley Unibertsitatean Historia Instituto Alemaniarreko zuzendaria). Horrek maila geoestrategikoan Errusiaren egoera ahultzen du.    

Txinako gobernuak, jarrera diplomatikoa zainduz, herrialde bien arteko harremanak kanpora begira maila berean daudela azaltzen du. Baina pandemiaren ondoren Xi buruzagiak atzerrira egindako lehen bidaia ez zen Errusiara izan, baizik eta Kazajistanera eta Uzbekistanera, eta Samarkandan Putinekin izandako bilera ondo zaindutako keinu diplomatikoa izan zen.

Urbanski adituaren arabera, erregimen autoritarioek ez dituzte aliantzak sortzen. Baina, kasu honetan, arlo geoestrategikoan interes bateratuak daude. Biek dituzte etsai berdinak, Mendebaldea, eta horrek hurbiltasuna sortzen diete. Inguruan erregimen autoritarioak bultsatu eta sortzeko ere interes berdina dute.

Txina eta Errusiaren artean sinergia ekonomikoa dago. Errusia lehengaien esportatzeile nagusia da, eta Txinak hori aprobetxatzen du gero eta gehiago. Errusiak Txinatik datozen produktu industrialengan duen dependentzia handituz doa, Mendebaldean ezin baititu erosi.

Ukrainako gerrak gehietu egin du harremanetan asimetria hori

Txinak modu masiboan erosten ditu lehengaiak, eta, Errusiak ez du horretarako merkatu alternatiborik. Joan den abuztuan soilik Txinak % 60 gehitu zituen petrolio eta gas errusiarraren erosketak, 2021ko hilabete berdinarekin parekatuz.

Txinak prezio merkean erosten ditu produktu horiek, eta horrela Mendebaldeari zigortzen dion inflazioa saihesten du. Merkatu txinarrean Errusiaren mendekotasun horrek beste arlo batzuetako negoziaketetan Moskuren jarrera ahultzen du, adibidez Asia Zentralean.

Arlo batzuetan Txina Ukrainako gerrarekin kaltetuta geratu da. Herrilde hau Pekinen merkataritza arloan sozio garrantzitsua zen, Txinak Ukrainako zereal esportazioen herena hartzen baitzuen. Gainera, Zetaren Bidean herrialde hau joan-etorrirako bide garrantzitsua zen.

Gerra honek gainera Txina jarrera bat hartzera behartzen du. Bere harreman ekonomikoak Mendebaldearekin askoz garrantzitsuagoak dira, Errusiarekin baino. Txina Mendebaldearengandik zigortua ez izaten sahaitzen ari da.

Beraz, zenbat eta gehiago iraun gerra honek, orduan eta zailagoa izango da Txinarentzat Mendebaldea eta Errusiaren artean maniobratzea. Zenbat eta gehiago luzatu gerra hau, zailagoa izango da Pekinentzat bateragarri egitea Mendebaldearekin dituen harreman ekonomikoak Errusiarekin dituen interes geoestrategikoekin.