Gasteizko jaiak
2012ko jaiak
Jaietako egun nagusiaz disfrutatu dute Gasteizen
Erredakzioa
Goizean Andre Maria Zuriaren omenez hainbat ekitaldi egin dituzte, eta arratsaldean, zezenketek eta pilota partidek hartu dute protagonismoa.
Arabako hiriburua topera aritu da Andre Maria Zuriaren jaietako egun handiaz disfrutatzen. Goizean hainbat ekitaldi egin dituzte hiriko zaindariaren omenez, eta bertan Renzo Fratini Aita Santuak Espainian duen nuntzioa izan da.
Larunbatean, txupinaren jaurtiketan eta Zeledonen jaitsieran izandako poztasunaren eta jai-giroaren ostean igandea egun lasaiagoa izan da, Andre Maria Zuriari egindako omenaldiak protagonista izan baitira.
Tradizioari jarraituta, 07:00etan milaka pertsona prozesioan ibili dira Gasteizko kaleetatik, beste batzuek aurreko eguneko festarekin jarraitzen zuten bitartean.
Arratsaldean bestelako ekitaldiak izan dira, besteak beste, zezenak eta zezenketen kontrako elkarretaratzea, ATEAk deituta.
Musika eta su artifizialak
Gauean, Arabako Valecea pirotekniak su artifizialak bota ditu, eta musikazaleek Juan Maganen eta Vendettaren kontzertuekin gozatuko dute.