Itxi

Bake prozesua

Elkarrizketa

‘Juan Mari hil zuen ETAko taldeko kide batekin batzartu naiz’

Erredakzioa

Maixabel Lasa Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimen bulegoko zuzendariak kargua utziko duela iragarri du gaur arratsaldean Euskadi Irratiko Mezularia saioan.

  • Maixabel Lasa

Maixabel Lasa Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimen bulegoko zuzendariak kargua utziko duela iragarri du gaur arratsaldean Euskadi Irratiko Mezularia saioan. Jaurlaritza berria osatzen denean utziko du kargua.

Jaime Otamendi kazetariari eskainitako elkarrizketa horretan, bere senarra hil zuen ETAko taldeko kide batekin (ez du izenik aipatu) bi orduz batzartu zela iragarri du.

"Barkamena eskatu zidan, egindakoarekin oso damututa zegoela esan zuen. Elkarrizketa luzea izan zen, bi ordutik gorakoa", azaldu du.

Maixabel Lasaren aburuz, ETAko kide horrekin izandako elkarrizketa esperientzia “gogorra” izan da, baina “aukera izan nuenean” joatea erabaki zuela azpimarratu du.

"Ez nuen duda haundirik izan, alabarekin hitzegin nuen, eta berari ere ez zitzaion gaizki iruditu”, adierazi du. Lasaren ustez, “ibilbide hori” egin duten ETAko kideek “bigarren aukera bat merezi dute.

“Barkamena eskatu zidanean esan nion ez niola une horretan esango barkatzen nuen ala ez, hori nire barruko gauza bat zen. Hala ere, bere jarrera eskertu nion eta espetxetik irtetzen denean, egin duena ordaindu eta gero, kafetxo bat hartzeko eragozpenik izango ez dudala esan nion”.

Azkenik, ETAko kide horrek Juan Mari Jauregi bere senarra ez zuela ezagutzen esan du Maixabel Lasak.