Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Onena iristear dago, baina zailena izango da

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Obamaren arazoa da Ordezkarien Ganbera errepublikanoen kontrolpean izango dela berriro, eta, ondorioz, presidenteak proposatutako legeak blokeatzen jarrai dezakete.

"Onena iristear dago", horixe esan zuen Obamak garaipenaren ostean emandako hitzaldian. Hitz politak dira horiek, baina ez da egia. Etortzear dagoena zailena da.

Orain Obamak bere lehendabiziko agintaldian hitzeman eta bete ez zituenak bete beharko ditu. Ezin die hutsik egin botoa eman dioten hainbeste etorkinei, eurei hitzeman die paperik ez dutenak erregularizatu egingo dituela, eta ezin die hutsik egin botoa eman dioten gazteei ere, haiei herrialde ekologikoagoa izango dutela agindu die; emakumeei berriz, sexuen arteko berdintasun handiagoa, eta langileei, langabezia jaistea.

Baina Obamaren arazoa da Ordezkarien Ganbera errepublikanoen kontrolpean izango dela berriro eta horrek esan nahi du presidenteak proposatutako legeak blokeatzen jarrai dezaketela.

Presidentea eta Kongresua ados jarri beharko dira, baina horretarako Obamak albo batera utzi beharko du bere programaren zati bat. Obamak esaterako gastu publikoa handituz eman nahi dio bultzada ekonomiari.

Europan jarraitzen ari den bidearen justu kontrakoa beraz; errepublikanoek, aldiz, ez dute inolaz ere gastu publikoa handitzerik nahi, estatuarena den guztia murriztea nahi dute.

Horixe izango da,hain zuzen ere,lehenik eta behin presidenteak eta Ordezkarien Ganberak eskuartean izango duten gaia eta ez da batera erraza izango.