cerrar buscador

Politika

Espainiako Gobernua

Sanchezek bertan behera utzi du bere agenda publikoa gobernuburu gisa jarraitzen duen aztertzeko

EITB MEDIA

  • Sanchez, gaur, Kongresuan

    Sanchez, gaur, Kongresuan. Argazkia: EFE

Herritarrei zuzendutako gutun batean, Alberto Nuñez Feijoo eta Santiago Abascal PPko eta Voxeko buruzagiei, hurrenez hurren, "lokatzaren makina" martxan jartzea egotzi die Espainiako gobernuburuak. Sanchezek datorren astelehenean agerraldia egingo duela iragarri du, erabakiaren berri emateko.

Politika

Erreakzioak

  • Andueza, knapainako irudi batean

    Andueza, knapainako irudi batean. Argazkia: EITB

Sozialistek babes osoa agertu diote Sanchezi, eta PPk bitimarena egitea egotzi dio

eitb media

Anduezaren esanetan, "eskuinak eta ultraeskuinak muga guztiak gainditu dituzte". Feijook, ostera, "utzikeria" eta bere burua biktimizatzea leporatu dio Sanchezi, Kataluniako eta Europako hauteskundeen aurrean hautesleak "polarizatzeko eta mobilizatzeko" asmoarekin.

Gobierno de España

Chivitek eta Morantek gutuna irakurtzeko deia egin dute: ''Sanchezek bihotza ireki du''

EITB MEDIA

Nafarroako presidenteak eta Zientzia, Berrikuntza eta Unbiertsitate ministroak adierazi dutenez, Sanchezek "bihotza zabaldu du", eta gutuna irakurtzeko gonbita luzatu diete herritarrei.

0:10

Diputatuen Kongresua

Pedro Sanchez: 'Hala eta guztiz ere, nire herrialdeko Justizian sinesten jarraitzen dut'

"Gaur bezalako egun batean, eta ezagutu ditudan albisteen ondoren, hala eta guztiz ere, nire herrialdeko justizian sinesten jarraitzen dut". Horrela mintzatu da Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Diputatuen Kongresuan egindako kontrol saioan.

Politika

Europar Batasuna

  • Europako Parlamentua, artxiboko irudian. Argazkia: Pixabay

    Europako Parlamentua, artxiboko irudian. Argazkia: Pixabay

Europako Parlamentuak indarkeria matxistari aurre egiteko araudia onartu du, gutxieneko arau eta zigorrekin

EITB MEDIA

Zuzentarauak ablazioa, nahitaezko ezkontza, Internet bidezko jazarpena eta irudi intimoak baimenik gabe zabaltzea izango ditu helburu; baina ez du jasotzen onartu gabeko sexua bortxaketa gisa aitortzea, hainbat gobernuk uko egin diotelako horri.

Ekonomia

BALANTZEA

3:13

20 urte bete ditu BECek: 3.200 ekitaldi, 19 milioi bisitari eta 1.806 milioi euroko eragina

EITB MEDIA

Erakustazokako zuzendaritzaren ustez, datuok berresten dute BEC "lehen mailako eragile" bihurtu dela 20 urteotan, Euskadiren "garapen sozioekonomikorako" zein "kanpo proiekziorako".

Politika

Europako hauteskundeak

  • Teresa Ribera, artxiboko argazki batean

    Teresa Ribera, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE

Teresa Ribera izango da PSOEren zerrendaburua Europako hauteskundeetan

Agentziak | EiTB Media

PSOEren Batzorde Exekutibo Federalak Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako ministro ere badena aukeratu du. Behin betiko zerrenda apirilaren 27an ezagutuko da.

Politika

Madril

  • Isabel Diaz Ayuso Madril erkidegoko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

    Isabel Diaz Ayuso Madril erkidegoko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

Fiskalen Batzordeak Ayusoren mutil-lagunaren kereila artxibatzea babestu du, auziaren filtrazioarekin lotuta

Agentziak | EITB Media

Gauzak horrela, Batzordeak Angeles Sanchez Conde Auzitegi Goreneko fiskalordearen jarrera babestu du, Madrilgo presidentearen bikotekideak Pilar Rodriguez Madrilgo fiskalburuaren eta Julian Salto delitu ekonomikoen fiskalaren aurka aurkeztutako salaketa artxibatzea eskatzeko.

1:12

Senatuko ikerketa batzordea

Illak onartu du bilera labur bat izan zuela Koldo Garciarekin, baina azpimarratu du ''ez ziotela ezer erosi''

"Irailean Ministerioan agertu zen, hitzordurik gabe, ni ikustea eskatu zuen, materiala eskaini zezakeen enpresa bat zuela esan zidan, eta teknikariegana bidali nuen", azaldu du Osasun ministro ohiak. "Azken emaitza da ez zela ezer erosi, zero", esan du behin baino gehiagotan.

Gizartea

Bizkaia

  • Artizar txakolina

    Artizar txakolina. Argazkia: Itsasmendi upeltegia

Itsasmendiren txakolin mota bat, 2024ko ardo zuririk onena

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Itsamendi Artizar txakolinarekin, Bizkaiko upeltegiak Urrezko Bacchus Handia lortu du nazioarteko lehiaketa batean, eta 2024ko ardo zuri onena ere aukeratu dute.

Gizartea

GIPUZKOA

  • Bidebietako kiroldegia, joan den astean

    Bidebietako kiroldegia, joan den astean. Argazkia: EITB Media

Espetxera bidali dute Donostiako Bidebieta kiroldegiko sexu-erasoarekin lotuta atxilotu zuten gizona

EITB Media

Atxilotuak 62 urte ditu eta astelehenean atxilotu zuten Donostiako Altza auzoan. Ertzaintzak esan duenez, oraingoz ez dago beste salaketarik. Gizona Martutenen espetxeratu dute.

albisteak

- Nafarroa

0:28

''Trinitarios'' taldeko 25 kide atxilotu dituzte Iruñean

Polizia Nazionalak "Trinitarios" izeneko erakunde kriminala desegin du Nafarroan, eta 25 kide atxilotu ditu, tartean taldeak Iruñean duen burua.

Gizartea

Hezkuntza

  • Eraikinak erorita Gazan

    Eraikinak erorita Gazan. Argazkia: EFE

EHUk ez du harrema izango Palestinako krimenak arbuiatzen ez dituzten erakunde israeldarrekin

AGENTZIAK | EITB MEDIA

EHUko Gobernu Kontseiluak adierazpen bat onartu du asteazken honetan, "Palestinari Gazako hondamendi humanitarioaren aurrean babesa emateko manifestua" izenburupean.

Mundua

Gosea munduan

  • Palestinarrak Rafahn

    Palestinarrak Rafahn. Argazkia: EFE

Gazako Zerrenda da kaltetuena gosea pairatzen duen munduko biztanleriaren artean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Munduan, elikagaien segurtasun falta handia izan zuen biztanleriaren ehunekoa % 21,5 izan zen 2023an, eta kaltetutako pertsonen kopurua ia 24 milioi hazi zen (lurralde berriak sartu zirelako). Hala, adierazle horrek gora egin du, bosgarrenez jarraian.

albisteak

- DIBERTSITATE FUNTZIONALA

2:38

''Ikusmen-murriztuarekin irla batetik bestera igeri egiteko gai naizela sentitzeak topera jartzen nau''

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Itziar Gonzalezek erretinosi pigmentarioa du eta horrek ikusmen murriztua izatea eragiten dio. Formenteratik Eivissara 12 kilometro egingo ditu igerian bi kiderekin batera. Gogotsu dago datorren ekainaren 22an egingo duen erronkarako, eta prestaketa lanak nola doazen kontatu digu.

Arrantza

Euskal kostaldeko portuak antxoaz bete dira

Gaur goizean, adibidez, 330 tona antxoa ekarri dituzten 50 ontzi porturatu dira Getarian. Getariako Kofradiako lehendakaria pozik dago kantitatea esanguratsua delako eta onuragarria delako bai arrantzaleentzat bai kontsumitzaileentzat.

Mundua

Aministia Internazionala

2:01

AIk nazioarteko zuzenbidearen gainbeheraz eta adimen artifizialaren instrumentalizazioaz ohartarazi du

Mikel Dominguez | EITB Media

Gerra areagotzen ari da, arauetan oinarritutako ordena globala "gainbeheratzeko arriskua" dagoen bitartean. Horren adibide, Israelek Gazan egindako "gerra krimenen zantzuak" pilatzen direla eta aliatuek ez dutela ezer egiten. Erakundeak Ukrainako, Myanmarko eta Sudango gatazkak ere aztertu ditu.

Politika

Giza eskubideak

"Giza eskubideen egoera munduan" urteroko txostenean, giza eskubideen aldeko erakundeak kritikatu du Espainiako Gobernuak ez duela borondaterik gatazka jakin batzuetan kontuak emateko. Era berean, legegintza-aurrerapenak modu eraginkorrean ezartzeko deia egin du.

Gizartea

BIZKAIKO AUZITEGIA

  • Bilboko Epaitegia

    Bilboko Epaitegia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

12 urteko kartzela-zigorra ezarri diete gizon bati eta bikotekideari, alabari sexu-abusuak egiteagatik

EITB MEDIA

Amak abusuak "onartzen" zituen, eta neskatoari laguntza ukatu zion berarengana jo zuenean. Gizona amaren bikotekidea izatearen pribilegioaz baliatu zen, eta adingabeaz abusatu zuen 10 eta 12 urte bitartean.

Artea

Ekainak 6-30

  • 'WTF! (WHAT THE FUCK!)' Jean-Marie Donaten serieko alek bat

    'WTF! (WHAT THE FUCK!)' Jean-Marie Donaten serieko alek bat

Jolasteko eta ekiteko gonbita egingo du Getxophoto jaialdiak

N. V. | EITB Media

Topaketa artistikoaren 18. edizioan, 22 artistak erakutsiko dituzte beren obra eta erakusketak kostaldeko herrian.

kultura

Musika

  • Fermin Muguruza irundar musikariak. Argazkia: Carlos Marti

    Fermin Muguruza irundar musikariak. Argazkia: Carlos Marti

Fermin Muguruzak kontzerturako sarrera guztiak saldu, eta beste emanaldi bat iragarri du abenduaren 21erako

EITB Media

Irundar musikariak 'Fermin Muguruza 1984-2024' kontzertuko sarrera guztiak saldu ditu goizean, eta beste kontzertu bat egingo du biharamunean, abenduaren 21ean, toki berean, Bilbao Arena pabilioian. Bigarren kontzertu horretarako sarrerak ostegun honetan, apirilak 25, jarriko dituzte salgai.

Baipasa

Lekuz kanpo

  • Nerea Ibarzabal eta Sandra Perez ring batean

    Nerea Ibarzabal eta Sandra Perez ring batean

    22:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nerea Ibarzabal: "Zauri bat zabaldu dit ring-ak, barruan neukana, norbaiten kontra egitekoa"

Erik Aznal | EITb Media

Nerea Ibarzabalen Bar Gloria da iaz maileguan gehien hartu zen euskarazko liburua. Bertsotan bezala literaturaren ere bere lekua topatu du Nereak, ez edonola gaienera; baina guk lekuz kanpo jarri nahi izan dugu, ring batera igo gara, hori delako beretzat literatura ere, "kolpe bat mahai gainean".