Bertsolaritza

GBT24

Alaia Martinek irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala

E.J.O. | EITB MEDIA

  • Alaia Martin gaur, Donostiako finalean. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia

    Alaia Martin gaur, Donostiako finalean. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia

Oiartzuarrak Beñat Gaztelumendiren kontra jokatu du azken buruz burukoa. Oihana Iguaran, Ane Labaka, Aner Peritz, Nerea Elustondo, Andoni Rekondo eta Eneritz Artetxe izan dira hurrengoak sailkapenean.

albisteak

- INDARKERIA MATXISTA

Manifestazioa Gernikan, Mario Lopez entrenatzaile ohia sexu-erasoengatik salatu zuen emakumeari babesa emateko

Akusatuen aulkian eseriko da Lopez hilabete barru, Bilboko Lurralde Auzitegian. Fiskaltzak 14 urteko kartzela-zigorra eskatu du Gernikako saskibaloi entrenatzaile ohiaren aurka, "adingabe baten aurkako sexu-eraso delitu jarraitua" egotzita.

Ekonomia

Protesta

Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa egin dute milaka lagunek Bilbon

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Etxebizitzaren sindikatu sozialistako ordezkari Karla Pisanok salatu du etxebizitzarekin batzuek egiten duten "negozioa" dela arazorik larriena.

Gizartea

UEMA

  • Arano eta Lekunberri, UEMAko kide berriak.

    Arano eta Lekunberri, UEMAko kide berriak.

Euskara larrialdi linguistikotik ateratzeko "erantzukizun eta konpromisoa" berretsi du UEMAk

EITB Media

Urte amaierako batzar nagusia egin du UEMAk gaur goizean Zarautzen. 2024an egindakoaren balantzea egin eta 2025erako egitasmo nagusiak onartu dituzte. Gaurtik, gainera, Arano eta Lekunberri UEMAko kide dira eta 113 dira dagoeneko Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea osatzen duten herriak.

Gizartea

EUSKARA

  • Taupa mugimenduaren aurkezpena gaur, Bilbon. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

    Taupa mugimenduaren aurkezpena gaur, Bilbon. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

"Taupa, euskaltzaleen mugimenduak" jarraituko dio Euskaltzaleen Topaguneak hasitako bideari

EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA

Euskara elkarteen topagune izatetik euskaltzaleen mugimendu izatera igaroko da aurrerantzean, euskaltzaletasuna indartu eta zabaltzeko eraginkorragoak izateko. Webgunea estreinatu dute eta datozen hilabeteetan "taupada guztiak Euskaraldiaren erritmoan jartzera" dei egin dute.

Politika

KATALUNIA

  • Oriol Junqueras eta Elisenda Alamany. Argazkia: EFE

    Oriol Junqueras eta Elisenda Alamany. Argazkia: EFE

Junqueras izango da berriz ere ERCko presidente, Godasi botoen % 52,2rekin irabazi eta gero

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Xavier Godas buru duen Nova Esquerra Nacional hautagaitzak botoen % 42,2 lortu ditu, eta ez da nahikoa izan Junqueras gainditu eta presidentzia lortzeko.

Mundua

Indarkeria matxista

  • Loïck Jammes Bordeleko epaitegietara iristean. Argazkia: EITB MEDIA

    Loïck Jammes Bordeleko epaitegietara iristean. Argazkia: EITB MEDIA

12 eta 14 urte arteko zigorra ezarri diete hiru errugbi jokalariri 2017an Baionako gazte bat bortxatzeagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Denis Coulson, Loick Jammes eta Rory Grice Grenobleko errubgi jokalari ohiak zigortu ditu Bordeleko epaitegi batek, eta espetxean daude jada. Beste bi taldekideri 2 eta 4 urteko zigorra ezarri diete.

Gizartea

INDARKERIA MATXISTA

  • Urretxindorra ikastola

    Urretxindorra ikastola

Hezkuntzak ikerketa abiatu du Urretxindorrako ikasle ohiek jazarpenagatik salatutako irakaslearekin lotuta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Hezkuntza Saileko iturriek jakinarazi dute Instagrameko kontu batean zabaldu diren salaketen harira, auzia ikertzea erabaki dutela.

Gizartea

Gertaera

Lau atxilotu Getxon, hiru adin txikiko tartean, 23 urteko gizonezko bat labanaz larri zauritu ostean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Areetako metro-geltokiaren inguruan atxilotu dituzte ustezko erasotzaileak, eta trenbidera botatako arma bat berreskuratu dute. Zauritua larri eraman dute Gurutzetako Ospitalera.

Gizartea

OHARTARAZPENA

  • El Capellanen produktuak euren webgune korporatiboko publizitate-argazki batean.

    El Capellanen produktuak euren webgune korporatiboko publizitate-argazki batean.

Osasun alerta ezarri dute Euskadin ere saldu diren El Capellan markako produktuetan listeria aurkitu ostean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Produktu hauek daude susmopean: txorizo iberikoa, txorizo iberiko mina, orein-txorizoa, orein-txorizo mina, basurde-txorizoa, saltxitxoi iberikoa, orein-saltxitxoia, patata-txorizo iberikoa, odolki iberikoa, patata-odolki iberikoa, txorizo-odolki iberikoa eta patata minezko odolki iberikoa.

Politika

Nafarroa

  • Maria Chivite PSNko idazkari nagusia. Argazkia: EITB Media.

    Maria Chivite PSNko idazkari nagusia. Argazkia: EITB Media.

Maria Chivitek PSNko idazkari nagusi karguan jarraitzeko hautagaitza aurkeztuko du

Agentziak | EITB Media

Nafarroako Alderdi Sozialistaren egungo idazkari nagusiak bere kargua berresteko aukera izango du martxoaren 22an egingo den kongresu batean, duela hamarkada bat hasitako proiektuari "bultzada berri bat" emateko helburuarekin.

Nafarroa

Pablo Azcona da Geroa Sozialberdeak alderdiko idazkari nagusi berria, Uxue Barkos ordezkatuta

EITB MEDIA

Uxue Barkos ordezkatuko du Azconak, alderdiko kongresuan babesen % 91,5 eskuratuta.  

Donostia

Salvador Illari Ramon Rubial saria eman diote, balio sozialisten alde egindako lanagatik

EITB MEDIA

Horrekin batera, Guillermo Fernandez Vara politikaria, Silvia Intxaurrondo kazetaria, Chillida Leku Museoa, Aitor Francesena surflaria eta AZTI ikerketa zentroa ere saritu dituzte.

Gizartea

Donostia

  • Biteri Zuhaizti Eskola

    Biteri Zuhaizti Eskola. Argazkia: Google Street View

Biteri Zuhaizti Eskolako familiek salatu dute obrek zarata eta hautsa sortuko dituztela umeak eskolan direla

AGENTZIAK | EITB.EUS

Donostiako Udalari egotzi diote "arrazoi ekonomikoak" lehenestea, "haurren segurtasunaren, ongizatearen eta osasunaren aurretik".

Gizartea

Drogak

Gizon bat atxilotu dute Eibarko pabiloi batean 150 landareko marihuana-plantazio bat aurkitu ostean

Agentziak | EITB Media

Ur-iragazketa batzuen ondorioz langile batzuk Matsaria auzoko erabiltzen ez zen pabilioi batera sartzen saiatu zirenean topatu zuten, ustekebean, plantazioa. Ertzainak zaintza-dispositibo bat ezarri zuen, eta susmagarria aurkitu zuen.

Mundua

TIROKETA

Gizon batek bost pertsona hil ditu Frantziako iparraldean, etorkin-eremu batetik gertu

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Pertsona batek bere burua entregatu du Ghyveldeko Jendarmeriaren komisarian, tiroketaren egilea dela esanez.

Mundua

Ekialde Hurbila

  • Soldadu israeldarrak Gazan

    Soldadu israeldarrak Gazan. Argazkia: EFE

50 pertsona hil eta 170 zauritu ditu Israelek Gazan azken orduetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Eraso bortitzenean, 33 lagun hil eta 80 zauritu ditu. Ostegunean gertatu zen, postetxe baten aurka, Nuseirat errefuxiatu gunean.

Georgia

Mikhail Kavelashvili da Georgiako presidente berria, oposizioaren boikota gorabehera

EITB MEDIA

Hauteskunde prozesuan gardentasun falta izan dela salatu du oposizioak, eta Parlamentuaren kanpoaldean milaka lagunek protesta egin dute goizetik. Boterean egon den oposizioko ordezkariak esan du ez duela bere postua utziko; lehen ministroak, ordea, kargua uzteko agindu dio.

Mundua

Hego Korea

  • Presidentea kargugabetu duen Hego Koreako Parlamentuko saioaren irudia. Argazkia: EFE

    Presidentea kargugabetu duen Hego Koreako Parlamentuko saioaren irudia. Argazkia: EFE

Hego Koreako Parlamentuak presidentea kargugabetu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gerra-legea ezartzeagatik Yoon Suk Yeol presidentearen aurka astebetean bozkatu duten bigarren mozioa da. Gerra-legea ordu batzuk geroago bertan behera utzi arren, barne krisia piztu da herrialdean.

EITB Maratoia

albisteak

- EITB MARATOIA

1:33

EITB Maratoiak gaixotasun kardiobaskularrak ikertzeko 720.700 euro bildu ditu egun handian

EITB MEDIA

Aurtengoa 25. EITB Maratoia da, eta egun handia bizi izan du ostegun honetan, abenduak 12, "Entzun bihotzari" lelopean. Urtero bezala, egun berezia izan da, eta bertan bildu diren 720.700 euroak gaixotasun kardiobaskularrak ikertzera bideratuko dira.

EITB Maratoia - minbizia

775.779

Egin zure ekarpena bizum bidez: dohaintza solidarioa (33478) online, edo banku-transferentzia bidez: ES04 2100 8686 8102 0004 5619 (Caixabank), ES56 3035 0450 15 4500005802 (Laboral Kutxa) eta ES86 2095 0611 00 9120154296 (Kutxabank)

0:36

EITB Maratoia

EITB Media: ''Gaixotasun kardiobaskularrak ikusarazi ditugu espiritu positibo batekin''

EITB MEDIA

Isabel Octavio EITB Mediako Estrategia zuzendariak oso positibotzat jo du 2024ko EITB Maratoia, eta adierazi duenez, "jakin dugu gure bihotzari entzuten eta DNAn elkartasuna daraman euskal gizartea bultzatzen jakin dugu".

kultura

Heriotza

  • Jose Zugasti

    Jose Zugasti. Argazkia: Eibarko Udala

Jose Zugasti eskultore eibartarra hil da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

72 urterekin hil den artistak eskultura ugari utzi ditu, bere jaioterrian ez ezik, baita Bilbon, Donostian eta hainbat museotan ere.

Euskara

UZEI-REN ZERRENDA

  • GOIDIa izan da urteko hitzetako bat, Valentziako hondamendia dela eta. Argazkia: Efe.

    GOIDIa izan da urteko hitzetako bat, Valentziako hondamendia dela eta. Argazkia: Efe.

"Genozidioa", "xoka" eta "GOIDIa", euskaldunok aurten "janelatik" ikusi ditugun hitzak

Natxo Velez | EITB Media

UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak aurten hedabideetan eta sare sozialetan zeresana eman duten gaiez hitz egiteko erabili ditugun 15 hitz bildu ditu.

Bideoklipa

Zetak: ''Hileta kantu nafarra''

Maixux Zugarramurdi 70 urteko abeslaria du lagun Pello Reparazek kantu honen ahotsetan. Reparazek aitona galdu du berriki, Zugarramurdik senarra, eta pertsona maite horiek omentzeko saiakera ere bada "Hileta kantu nafarra", emakume helduen ahotsa zabaltzeko aukera ez ezik.

5:51

Musika

Maixux Zugarramurdi: ''Malkoak eta sentimenduak mugitzen dizkit kantuak''

70 urteko abeslaria Pello Reparazekin batera aritzen da kantuan "Hileta kantu nafarra" Zetaken kantu berrian. Dolu adierazpena ez ezik, bere garaian plazan kantuan aritzerik izan ez zuten emakumeen aldeko omenaldia ere bada kantua. Irati Errandoneak elkarrizketatu du, "Egun On"en.

Artea

Zabaltze lanak

2025eko uztailerako gauzatua behar zuen Agravitas proiektuak, baina, lanean ari den enpresa baten arazo ekonomikoak direla eta, 2025eko azarora atzeratu dute amaiera data.