Albisteak -

1976KO MARTXOAK 3

Urtaran: ‘Espainiak barkamena eskatu beharko luke Martxoaren 3agatik’

Urtaranek gogorarazi du David Cameronek edo Angela Merkelek, esaterako, beste tragedia batzuk gaitzetsi dituztela, eta Espainiako Gobernua animatu du hori egitera.

Gorka Urtaranek esan du barkamena eskatzea egin behar den "gutxienekoa" dela. Argazkia: EITB
Gorka Urtaranek esan du barkamena eskatzea egin behar den "gutxienekoa" dela. Argazkia: EITB
Gorka Urtaranek esan du barkamena eskatzea egin behar den "gutxienekoa" dela. Argazkia: EITB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Urtaran (EAJ) Gasteizko alkateak, Espainiako Gobernuari exijitu dio “barkamena eskatzeko eta giza-eskubideen urrapena aitortzeko”, 1976ko Martxoaren 3ko gertaeren harira. Egun horretan, Poliziak bost langile tiroz hil zituen eta 100 pertsona baino gehiago zauritu manifestaldi batean.

Urtaranek gaur, astelehena, Gasteizen abiatutako 1976ko Martxoaren 3ko liskarrei buruzko nazioarteko jardunaldietan parte hartu du. Nahiz eta pertsonarik ez duten zigortu, Frankismoko krimenenengatik prozesu judizial bat martxan dago Argentinan.

Gasteizko alkateak gogorarazi du David Cameron lehen ministro britainiarrak barkamena eskatu duela 'Igande Odoltsuko' istiluengatik.  1972ko urtarrilaren 30ean,  Ipar Irlandan, Erresuma Batuko Armadak  13 pertsona hil zituen tiroz manifestaldi batean. Urtaranek, halaber, nabarmendu du Angela Merkelek, Alemaniako kantzilerrak, barkamena eskatu duela erregimen naziak juduen aurka burututako Holokaustoagatik.

Urtaranek gaineratu du Espainiako Estatua, azken batean, 1976ko Martxoaren 3ko hiketen “erantzulea” dela.  Arrazoi horrengatik, Gasteizko alkateak uste du Espainiako Gobernuko presidenteak, Cameronek eta Merkelek bezala, “barkamena eskatu” beharko duela. Urtaranen ustez, Espainiako hurrengo presidenteak “barkamena” eskatu beharko die “biktimei eta haien senitartekoei”, eta “eskubideak urratu zirela aitortzea”.

"Biktima guztiak"

“Egindako kaltea aitortzea eta barkamena eskatzea da egin beharreko gutxienekoa. Honela, biktimen memoriaren berreraikuntzan eta duintasunean urratsak emango genituzke; biktima guztiei baitagozkie eskubide berak”, azaldu du Urtaranek. Gainera, azpimarratu du biktima guztiek “egia jakin” behar dutela eta Estatuak ezin dituela hilketak “zigorrik gabe utzi”. Alkateak adierazi du “erantzukizunak” argitu behar direla, eta familiek “jasan duten mina” onartu behar dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Gorka Urtaran Espainiako Gobernua albisteak Gasteiz Gaurko azken ordukoa Martxoak 3 Frankismoa albisteak Gerra Zibileko biktimak Zaramaga auzoa Polizia abusuen biktimak