Bake prozesua -
Kontrolatutako eztanda
ETAri atzemandako 1.400 kilo lehergai leherrarazi dituzte Jaizkibelen
'Erreka' taldearen esku zegoen materiala, eta Legorretako baserri batean atzeman zuten, 2011n.
Erredakzioa
Guardia Zibilak ETAri atzemandako 1.400 kilo lehergai leherrarazi ditu ostiral honetan, kontrolatutako eztanden bidez, Gipuzkoako Jaizkibel mendian. ETAko 'Erreka' taldearen esku zegoen materiala, eta Legorretako baserri batean atzeman zuten, 2011ko apirilean. ETAri Estatuan inoiz atzemandako lehergailu kantitate handienatzat dute gaur lehertutakoa.
Estreinakoz, komunikabideek leherketa operatiboa jarraitu ahal izan dute, eta, bertan izan dira, besteak beste Carlos Urquijo Gobernuak Euskadin duen ordezkaria eta Jose Luis Herrador Gipuzkoako ordezkari ordea. Leherketen aurretik, material horren parte bat erakutsi du Guardia Zibilak, komunikabideen aurrean.
Operazioak gorabeherarik gabe egin du aurrera, baina zertxobait atzeratu behar izan dute hasiera, leherketa egin duten tokitik gertu lagun bat paseoan zegoelako.