Bake prozesua -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Bakartxo Ruiz: 'Ez dago presoren auzia konpontzeko borondaterik'

Presoen auzian Espainiako eta Frantziako gobernuen jarrera salatu du Nafarroako Parlamentuko Bilduko bozeramaileak. Hala ere, Ruizen ustez, "goiz edo berandu auziari aurre egin beharko diote".

Bakartxo Ruiz Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan. Argazkia: EITB
Bakartxo Ruiz Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan. Argazkia: EITB
Bakartxo Ruiz Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bakartxo Ruiz Nafarroako Parlamentuko Bilduko bozeramaileak ETAko presoren auzian Espainiako eta Frantziako gobernuen jarrera salatu du. Horren esanetan, presorena "gatazkaren ondorioetako bat da". Halaber, irtenbidea bilatzeko bi Estatuk duten "borondate politiko falta" deitoratu du. Hala ere, Ruizen ustez, "goiz edo berandu auziari aurre egin beharko diote".

Radio Euskadin izandako elkarrizketan Ruizek azpimarratu duenez, "prozesuan aurrerapausoak emateko prest azaldu da ETA, baina hainbat aspektu teknikok, desarmea esaterako, Estatuekin hitzartutako akordioren bat behar dute".

Gaurko Bilbon Herrirak deitutako manifestazioa "garrantzitsua eta funtsezkoa" dela ondorioztatu du Ruizek. "Espero dut etorkizun batean familiek presoei bisita egiteko astero 1.400 kilometro egin behar ez izatea eta, espetxean egoteagatik, presoren gaixotasunek okerrera ez egitea", esan du Bilduko bozeramaileak.

"ETAk alde bakarreko pausoak eman ditu, baina hainbat alor tekniko daude, esaterako desarmea", adierazi du Ruizek, "eta horiek gauzatzeko Estatuekin hainbat akordio hitzartzea eskatzen du". "Prozesu horretan borondate politiko falta dago", salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea