Bake prozesua -
Iaz atxilotu zuten
Londresek Iñaki Lerin espainiaratu du Auzitegi Nazionalak eskatuta
ETAko ustzko kidea 2012ko ekainean atxilotu zuten Londresen, ANk eskatuta. Lerin Antton Troitiñorekin batera atxilotu zuten.
Erredakzioa
Ingalaterrako Gobernuak Iñaki Lerin ETAko ustezko kidea espainiaratu du, Auzitegi Nazionalak banda terrorista baten kide izatea eta lehergaiak izatea leporatuta hala eskatuta.
Estradizio horren ostean, Espainiako Gobernuak, Kanpo Arazoetarako Ministerioaren bidez, eskerrak eman dizkio Ingalaterrari terrorismoaren kontrako borrokan laguntzeagatik.
Iñaki Lerin 2012ko ekainaren 29an atxilotu zuten Londresen, Auzitegi Nazionaleko atxilotzeko eta entregatzeko agindu batek eskatuta, eta orain Espainiako Justiziak epaitu ahal izango du.
ETAko ustezko kidea bost urtez izan da ihesean, 2007ko apiriletik, ETAko Donostiko komandoa desegin eta gero. Ustez Jose Angel 'Joseba' bere anaiarekin batera aritzen zen komando horretan.
Iñaki Lerin iruindarra da, eta 1973an jaio zen; Antton Troitiñorekin batera atxilotu zuten.
Martxoaren 19an, auzitegi britainiar batek Lerin espainiaratzeko baimena eman zuen, uste baitzuen justizia espaiarrari "baino ez" dagokiola epaitzea.