Bake prozesua -

Erreakzioa

'Bidegabe eragindako mina' onartzeko eskatu die Jaurlaritzak presoei

"Aro berria berrestea" eta "gatazkak eragindako sufrimenduari erreferentzia egitea" nahikoa ez dela ohartarazi die.

Josu Erkoreka, Jaurlaritzako bozeramailea. EiTB.
Josu Erkoreka, Jaurlaritzako bozeramailea. EiTB.
Josu Erkoreka, Jaurlaritzako bozeramailea. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak "bidegabe eragindako mina" onarteko eta "ETAren desarmea eskatzeko" esan die Parot doktrinaren baliogabetzearen ondorioz espetxetik atera diren presoei. Izan ere, Jaurlaritzarentzat "ez da nahikoa aro berri batean gaudela berrestea", ezta "gatazkak eragindako sufrimenduari erreferentzia egitea" ere.

Adierazpenok Urkulluren Exekutiboko iturriek egin dizkiote Europa Press albiste agentziari, Durangon ETAko presoek egindako ekitaldiaren harian. Agerraldi horretan, presoek "eratzukizun osoa" onartu dute "gatazkaren ondorioei dagokienez", eta "konponbidea" gatazkaren "erro politikoa" aintzat hartuta etorriko dela esan dute, "erabakitzeko eskubidearen eskutik".

Bestalde, Exekutiboak "kartzela politika aldatzeko" eskaera egin dio Espainiako Gobernuari, "dispertsioarekin amaitu eta Zaballa bidearekin bat egiteko aukera ahalbidetuz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea