Bake prozesua -
Bakegintza
ETA desegiten bada ere, Frantziak ez ditu presoak espetxetik aterako
Frantziako enbaxadoreak azpimarratu du Frantziako espetxeetan dauden presoak Frantziako legediaren baitan zigortu zituztela, eta Espainiako kartzeletan daudenak Espainiaren ardura direla.
Erredakzioa
Jérôme Bonnafont Frantziako enbaxadoreak esan du Hollanderen Gobernuak ez dituela ETAko presoak espetxetik aterako, ezta espetxe politika aldatuko, ETAk bere desegitea iragartzen badu ere.
Gosari informatibo batean, enbaxadoreak azpimarratu du Frantziako espetxeetan dauden presoak Frantziako legediaren baitan zigortu zituztela, eta, era berean, Espainiako kartzeletan daudenak Espainiaren ardura direla.
ETAk bere desegitea iragarri ondoren presoak espetxetik ateratzeko edo espetxe politikoa aldatzeko prest dauden galdetuta, enbaxadoreak azpimarratu du bere herrian "presoekin zer egin behar den zehazten duen legea" onartu zutela.
"Epaileak erabaki behar du preso batek zigorra non bete behar duen, ez Gobernuak", esan du.