Bake prozesua -

Lasarte eta Hernani

Gaixotasun larriak dituzten presoak aske uzteko eskatu dute bi alkatek

Lasarte eta Hernaniko alkateek gogoratu dutenez, Fernandez Iradik esklerosi anizkoitza du eta Garikoitz Arruartek, berriz, gaixotasun degeneratibo bat dauka.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Barrio eta Luis Intxauspe Lasarte eta Hernaniko alkateek Espainiako eta Frantziako gobernuei “legea aplikatzeko” eta gaixotasun larriak edota sendaezinak dituzten presoak aske uzteko eskatu diete.

Bilduko bi alkateek agerraldia egin dute Donostian, eta egoera horretan Ibon Fernandez Iradi eta Garikoitz Arruarte Santa Cruz Lasarte eta Hernaniko bizilagunak daudela ohartarazi dute.

Gogoratu dutenez, Fernandez Iradik esklerosi anizkoitza du eta Garikoitz Arruartek, berriz, gaixotasun degeneratibo bat dauka.

Alderdi politikoei dei egin diete, gatazka konpontzeko “puntu komunak” bilatzeko helburuarekin. Giza eskubideak errespetatzea “funtsezkoa” dela adierazi dute eta Fernandez Iradi eta Arruarte espetxetik ateratzeko ahalegin guztiak egingo dituztela ohartarazi dute.

Bihar, elkarretaratzea egingo dute Hernanin, Gudarien plazan, 19.30ean eta Lasarte-Orian hilaren 29an elkartuko dira, Okendo plazan, 20.00etan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea