Bake prozesua -

25. urteurrena

Carmen Tagle, ETAk hildako lehen fiskala, omendu dute Madrilen

Ministerio Publikoaren eta Justiziaren hainbat ordezkari eta Gallardon ministroa izan dira ekitaldian.

Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroa izan da omenaldian. EFE
Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroa izan da omenaldian. EFE
Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroa izan da omenaldian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Justiziak Carmen Tagle fiskala zena omendu du gaur Madrilen, ETAk hil zuela 25 urte betetzen diren honetan.

Atentatuak oihartzun handia izan zuen urte horretan, 1989an, ETAk hildako lehen fiskala izan baitzen. Antza denez, erakunde armatuko buruzagiak galdekatu zituelako hil zuten.

Carmen Tagle 1989. urteko irailaren 12an tirokatu zuten ETAko bi bidek, Madrilen, etxeko garajean sartzen ari zela.

Fiskala 44 urtekoa zen, mehatxatuta zegoen eta ez zuen bizkartzainik.

Gaur, omenaldia egin diote Estatuko Fiskaltza Nagusiaren egoitzan, eta, ekitaldian, Ministerio Publikoaren zein Justiziaren agintari nagusiek hartu dute parte.

Besteak beste, Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroa, Carlos Lesmes Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) eta Auzitegi Goreneko presidentea eta hainbat fiskalburu ohi izan dira bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Auzitegi Gorena Albisteak Gaur Eguneko albisteak Terrorismoaren Biktimak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia ETA