Bake prozesua -

Barne Ministerioa

'ETA desegingo balitz, kartzela politika berraztertu genezake'

Fernandez Diazen esanetan, "ETA da presoen arerio nagusia sakabanaketaren politika amaitzeko".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak ziurtatu duenez, ETA desegingo balitz presoen sakabanaketa politika "berraztertu" liteke, eta azpimarratu du ETA "hilzorian" dagoela, baina "ez hilda ez ehortzita".

"ETA desegingo balitz, sakabanaketa politika berraztertu genezake, orokorrean, sakabanaketa eragiten duen arrazoia ez legokeelako. Nahiago nuke denek birgizarteratze politikei helduko baliete! ETA da presoen arerio nagusia sakabanaketaren politika amaitzeko", esan du Fernandez Diazek El Pais egunkariak gaur, igandea, plazaratutako elkarrizketa batean.

Ildo horretatik, Fernandezen esanetan, "ETA bere presoak dira -eta horien kontrola lortzeko ezker abertzalearekin lehian ari da-, eta asko gehiagorik ez da". "Aparatu politikoa baino ez zaie geratzen, eta buru-belarri ari dira presoak Euskal Herrira eramateko edo askatzeko".

Barne ministroak gogorarazi duenez, "lehenago berdinketa amaigabeaz hitz egiten zuten, ez garailerik ez garaiturik ezin zitekeela egon", baina "estatu demokratikoak irabazi du, eta ETA garaituta dago", gaineratu du, eta Estatuak "lana bukatu arte" jarraituko duela adierazi du.

"Legealdi honetan ETArekin lotutako 100 pertsona baino gehiago atxilotu dira. Operazio handiak egin dira eta horiei esker dago orain hilzorian", esan du Barne ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ETA gaur