Bake prozesua -

Erreakzioak: Aralar

Zabaleta: "Egun zoriontsua da guztiontzat"

Aralarreko buruak "Espainiako eta Frantziako gobernuei oraindik solte geratzen diren arazoei konponbideak" emateko eskatu die.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Guztiontzat egun zoriontsua" dela nabarmendu du Aralarreko Patxi Zabaleta buruzagiak. ETAren erabakia "argi" eta "positibo" bezala kalifikatu du. " Egun zoriontsua da Nafarroako, Euskal Herri guztiko eta estatu espainol eta frantseseko herritar guztientzat".

ETAren agiriak Aralarrek zituen " bakearen borondate eta nahiak" baieztatu dituela esan du, eta "Espainiako eta Frantziako gobernuei oraindik solte geratzen diren arazoei konponbideak" emateko eskatu die.

"Baina borroka armatua betirako bukatu da, eta fase eta egoera berri batean gaude. Orain baikorrak izan eta bakearekin konprometituak izan beharko gara" azpimarratu du buruzagi abertzaleak.

"Hori da Aralarren nahia eta borondatea, biktimak, presoak eta egoera hau sufritu dutenak ahaztu gabe", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eguneko albisteak Albisteak