Barcenas auzia -

Barcenas auzia

Rajoyren aurkako akzio politikoak eta judizialak iragarri ditu PSOEk

De Cospedalek diruzain ohiaren eta Rajoyren arteko "paktu sekretu" bat jakinarazi du, eta "PPren eta Barcenasen arteko lotura nagusia Rajoy  dela", kasuaren "epizentroan" dagoela, PSOEren arabera.

Oscar Lopez PSOEko Antolakuntza idazkaria. EFE
Oscar Lopez
Oscar Lopez PSOEko Antolakuntza idazkaria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oscar Lopez PSOEko Antolakuntza idazkariak Mariano Rajoy Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu du asteazken honetan, Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak "foku nagusia" harengan jarri ostean, Luis Barcenas diruzain ohiarekin izandako akordioko (alderditik kobratzen jarraitzeko eta defentsa ordaintzeko) arduraduna bera zela esatean.

Lopezen ustez, diruzain ohiaren eta Rajoyren arteko "paktu sekretu" bat jakinarazi du, eta "PPren eta Barcenasen arteko lotura nagusia Rajoy  dela", hau da, kasuaren "epizentroan" dagoela.

Horregatik, PSOEk Rajoyren aurkako akzio judizialak eta politikoak ekingo dituela iragarri du, bereziki, Parlamentuan "paktu sekretua" zergatik ezkutatu zuen argitzeko. Haren hitzetan, Rajoy "egoera jasanezinean" dago, orain "ez delako Barcenas jaunaren hitza Rajoyrenaren aurka", idazkari nagusiaren hitza baizik, bera hatzarekin seinalatu duela.

"Orain, badirudi ez zela gaizkile baten xantaia, gaizkile horrekin Gobernuko presidenteak zuen paktua baizik, Cospedal anderea entzun ostean", adierazi du, PSOEko egoitzan. Hori dela eta, sozialistek "ahal bada, lehen baino indar gehiagorekin" Rajoyren dimisioa eskatuko dutela azpimarratu du, eta, gainera, akzio legalei eta parlamentarioei ekingo dietela, zehaztu ez dituen arren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea