Politika -

Iparralde

Lebranchuk astelehenean aurkeztuko du deszentralizaziorako proiektua

Zirriborroak ez du Euskal Herria aipatzen, baina, azaroaren 27ko data izanda, posible da aldaketak izatea.

Marilyse Lebranchu, Frantziako deszentralizazio ministroa. Efe.
Ipar Euskal Herria | Frantziako deszentralizazio proiektua
Marilyse Lebranchu, Frantziako deszentralizazio ministroa. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehenean aurkeztuko du Marylise Lebranchuk Frantziako deszentralizazio ministroak administrazioaren berregituraketari buruzko lege proiektua. Le Cournier des maires egunkariak eman du proiektuaren zirriborroaren berri, eta, horren arabera, ez da Euskal Herriaren aipamenik egiten.

Hautetsien Kontseilua urriaren 12an bildu zen Lebranchurekin, eta pozik atera ziren, izan ere, Lebranchuk Ipar Euskal Herriari ezagupena eman behar zaiola esan zien.

Horrez gain, ministroak konpromisoa agertu zuen aitorpen horren alde lan egin eta ezagupen hori erakundeen bitartez nola gauza daitekeen lantzeko: "Errepublikaren ezagupena izango du Euskal Herriak. Orain, lan egin behar dugu tresna instituzional egokia aurkitzeko".

Proiektua Jean-Marc Ayrault Frantziako lehen ministrori helaraziko dio Lebranchuk, eta Francois Holland presidenteari asteartean iritsiko zaio.

Ministroen kontseiluak eta Senatuak aztertuko dute ondoren, 2013ko uda baino lehen onartzea da asmoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea