Politika -

biktimen aldeko ekitaldia

Alderdi guztiek egingo dute bat gaurko omenaldiarekin, Donostian

Bilduren udal Gobernuak beste omenaldi bat egin zuen atzo, baina gainerako taldeak ez ziren joan.

Bilduren Udal Gobernuak igande honetan egindako ekitaldia
Donostiako Udal Gobernuak biktima guztiak omendu ditu

00:49

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udaleko alderdi guztiek bat egingo dute gaur Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira indarkeria guztien biktimen omenez egitekoa den ekitaldiarekin.

Ramon Gomez PPko bozeramaileak baieztatu egin du ekitaldira joango direla, "urtero bezala". Horrenbestez, omenaldiarekin bat egin duena Bildu dela adierazi du.

Ekitaldia eguerdian egingo dute, Alderdi Ederren, biktimen omenezko monolitoaren aurrean. Bertan, lore-sortak utziko dituzte, eta, ondoren, minutu bateko isilunea egingo dute.

Atzo, Bilduren udal Gobernuak “herrialde honek pairatzen duen gatazka politikoak eragindako indarkerien biktima guztien” aldeko omenaldia egin zuen, baina gainerako alderdiek ez zuten hartu parte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea