Politika -

Gabonetako ordainsaria

Aparteko soldata ordaintzeko agindua sinatzeko eskatu du ELAk

Patxi Lopezek jakinarazi duenez, agindua emanda dago, baina sindikatuaren hitzetan 'orain arte Gobernuak ez du agindua eman'.

Funtzionarioek protesta egin dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Gasteizen. Argazkia: EITB
Jaurlaritzako langileek agindutakoa betetzea eskatu diote Lopezi

00:46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gabonetako ordainsaria ordaintzeko agindua gaur bertan sina dezala eskatu dio ELA sindikatuak jarduneko Eusko Jaurlaritzari; izan ere, sindikatuaren hitzetan “agindua ez dago sinatuta”.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean Patxi Lopez jarduneko lehendakariak azaldu duenez, funtzionarioen Gabonetako ordainsaria “ordaintzeko agindua emanda dago”. Halaber, funtzionarioek aparteko ordainsaria jasotzeko beharrezko izapide informatikoak gaur bertan martxan jartzea espero duela esan du. Sindikatuaren arabera, ordea, “ez dute ordainsaria ordaintzeko agindurik eman”, eta “agindua ez dago sinatuta”.

ELA sindikatuaren esanetan, Ogasun Saila soldata xehatuta ordaintzea aztertzen ari da. “Datuak informatikoki aldatzen ez badituzte, ezin dute ordainsaria bakarrik ordaindu, eta aldatu egin dituzte ordainsaria bera bakarrik ordaindu ahal izateko. Horregatik, beldur gara”, gaineratu du.

Ehun lagun inguru elkartu dira Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzaren atarian gaur goizean, bi eskari egiteko: Gabonetako ordainsaria ordaintzeko eta funtzionarioei murrizketarik ez egiteko. Protesta ekitaldi horretan, zerbitzu publikoen gaur egungo egoera salatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea