Politika -

Xantaia kasua

Pilar Marcos kazetariak ordezkatuko du Santiago Cervera

El Pais egunkariko kazetari ohia eta FAES argitalpenen zuzendari ohia izango da Santiago Cerveraren Kongresuko ordezkoa, kazetariak berak iragarri duenez.

Pilar Marcos kazetariak ordezkatuko du Santiago Cervera. Argazkia: PPMadrid
Pilar Marcos kazetariak ordezkatuko du Santiago Cervera. Argazkia: PPMadrid
Pilar Marcos kazetariak ordezkatuko du Santiago Cervera. Argazkia: PPMadrid

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pilar Marcos El Pais egunkariko kazetari ohia eta FAES argitalpenen zuzendari ohia izango da Santiago Cerveraren Kongresuko ordezkoa, kazetariak berak iragarri duenez.

Santiago Cervera PPko diputatuak bere diputatu agiriari uko egin dio, atzo Iruñean CANeko presidenteari eginiko ustezko xantaia kasu batengatik atxilotua izan eta gero.

Marcosek duela gutxi utzi zuen Ana Botella alkatearen kabinetea (Madrid Arenako gertakariaren ostean) eta FAES argitalpenetan lan egiten hasi zen berriz ere.

Pilar Marcos Dominguez Madrilen jario zen, 1962an. 2011kohauteskundeetan, PPren Kongresurako hautagaitzaren zerrendako 25. postuan izan zen, eta joan den otsailean, Madrileko Irrati Telebistako kontseilari izateari utzi zion.

Madrileko Unibertsitate Autonomoan Zientzia Ekonomikoak ikasi zituen. Gainera, Kazetaritzan masterra du. 18 urtetan, El Pais egunkarian lan egin zuen Marcosek Ekonomia, Nazioartea, Espainia eta Igandea sailetan. 2006an, FAESeko argitalpenen zuzendaria izendatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea