Politika -
Bilera
Rajoy: 'Ongizatea hondoratu zutenek ez digute orain ikasgairik emango'
Azken urtean indarrean jarritako erreformak defenditu ditu gaur Mariano Rajoy Espainiako presidenteak. “Asmo handikoak eta nahitaezkoak izan dira. Ezin digute ezer ez egin izana leporatu".
Erredakzioa
Azken urtean indarrean jarritako erreformak defenditu ditu gaur Mariano Rajoy Espainiako presidenteak. “Asmo handikoak eta nahitaezkoak izan dira. Ezin digute ezer ez egin izana leporatu".
PPko kideek bilera nagusia egin dute Toledon. Rajoyk esan du popularrek ez dutela onartuko “Ongizate Estatua urratu zuen” alderdiak “gizarte politikaren inguruan ikasgaiak ematea”.
“Ez dugu onartuko”, adierazi du Rajoyk. Horren hitzetan, PSOEk gizarte zerbitzuak “kolapso” egoeran utzi zituen. “Errudun historikoak” direla gainaeratu du.
Egoera zailak konpontzeko irtenbide errazik ez dagoela azpimarratu du Espainiako presidenteak. “Krisia konpontzeko kapelarik ez dago”. Bere Gobernuaren lehenengo urtean ekonomia suspertzeko oinarriak jarri egin direla berretsi du Rajoyk bere hitzaldian.
2012. urtea “sufrimendu eta minez” betetako urtea izan dela nabarmendu du. Gabonei begira, egoera txarrean dauden herritarrei “itxaropen” mezua helarazi nahi izan die.
“Gobernu honek egiten duen guztia euren bizitzak hobetzeko egiten du”, adierazi die.
Bere egunean popularrek agindutakoaren aurkako erabaki batzuk hartu dituztela onartu du Rajoyk. “Hala ere, azken urteetan Gobernu batek adostutako neurririk beharrezkoenak dira”, azpimarratu du.