Politika -

Izendapen berriak

Ricardo Barkala izango da Lan sailburuorde berria

Iñigo Urkulluren taldeak lehenengo Gobernu bileran hainbat izendapen erabakiko dituzte, tartean, sailburuorde berriak.

Ricardo Barkala Lan eta Gizarte gaietako sailburuordea (Eskuintik hasita lehena. Argazkia: Bizkaia
Ricardo Barkala Lan eta Gizarte gaietako sailburuordea (Eskuintik hasita lehena. Argazkia: Bizkaia
Ricardo Barkala Lan eta Gizarte gaietako sailburuordea (Eskuintik hasita lehena. Argazkia: Bizkaia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza osatu berriak lehen Gobernu bilera du gaur. Mahai gainean gai asko izango dituzte, Auzitegi Konstituzionalak koordainketaz hartutako erabakia eta 2013ko aurrekontuak, besteak beste. Horrez gain, hainbat izendapen ere egingo dituzte gaurko bileran. Horien artean, Ricardo Barkala Bilboko Hirigintza zinegotzia Lan sailburuorde izatera pasatuko da.

Euskadi Irratiaren arabera, Ricardo Barkala Bilboko Udaleko Hirigintza zinegotziak Juan Mari Aburto Lan eta Gizarte gaietako sailburuaren lantaldean arituko da aurrerantzean.

Orain arte Hirigintza zinegotzi izan denak, 20 urtez lan egin du Bilboko Udalean. Halaber, aurretiaz lan egin du Juan Maria Aburto sailburuarekin Bizkaiko Diputazioan eta Bilboko Udalean. Bai Aburtok eta baita Barkalak ere esperientzia zabala dute alor horretan.

Bestalde, Deia egunkariak gaurko alean dioenaren arabera, Ibon Aresok ordezkatuko du Ricardo Barkala Bilboko Udalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea