Politika -
Erreakzioak
EAJ: 'Legeak herritarren borondatea bideratzeko ahalmena behar du'
Erregeak eskatutako leialtasuari eta errespetuari erantzuteko, Aitor Estebanek esan du "erkidegoen eskumenentzako leialtasunik eta errespeturik" ez dela egon, "itun hori etengabe urratu delako".
Erredakzioa
Aitor Esteban Kongresuko EAJko bozeramailearen iritziz, legea errespetatzea "ondo dago" baina legeak Euskadiren eta Kataluniaren herritarren borondatea aintzat hartzeko bideak ireki behar ditu.
EAJko bozeramaile lanetan egindako lehen agerraldian, Estebanek esan du erregearen mezua herritarren eguneroko arazoetatik urrun dagoela.
Erregeak eskatutako leialtasuari eta errespetuari erantzuteko, Aitor Estebanek esan du "erkidegoen eskumenentzako leialtasunik eta errespeturik" ez dela egon, "itun hori etengabe urratu delako".