Politika -

Erreakzioa

'Euskal herritarren borondatea errespetatu behar du'

Errekondoren hitzetan, mezua ETBn ematea "desegokia" izan zen, "erregea Francoren oinordekoa delako, eta, beraz, ez da Euskal Herriaren ordezkaria".

Xabier Mikel Errekondok Usurbilen kritikatu du erregearen mezua. Efe.
Xabier Mikel Errekondok Usurbilen kritikatu du erregearen mezua. Efe.
Xabier Mikel Errekondok Usurbilen kritikatu du erregearen mezua. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Mikel Errekondo Amiurreko diputatua erregeari zuzendu zaio "euskal herritarren hitza eta borondatea errespetatzeko" eskaera egiteko.

Errekondok Usurbilen egin ditu adierazpenok, eta erregearen mezua ETBn ematea salatu egin du.

Amaiurreko ordezkariaren iritziz, emisioa ""desegokia" izan zen, "erregea Francoren oinordekoa delako, eta, beraz, ez da Euskal Herriaren ordezkaria". Halaber, euskal herritarrak "bere mendekoak bezala" hartzea kritikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea