Politika -

Kontsulta

Jaureguik Konstituzioa aldatzea eskaini du Kataluniari aukera emateko

Ramon Jauregi diputatu sozialistaren iritziz, Kataluniaren etorkizuna, epe motzera "oso ezegonkorra" da.

Ramon Jauregui. EITB
Ramon Jauregui.
Ramon Jauregui. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramon Jauregui diputatu sozialistaren arabera, "ezinezkoa da" Katalunian independentziaren aldeko kontsulta egitea CiUren eta ERCren arteko gobernagarritasun akordioan idatzi den bezalaxe, horregatik, Generalitateari "elkarrizketa" eskaini dio "gauzak erreformatzeko, Konstituzioa barne, Kataluniari aukera bat emateko".

"Kontsulta egitea ezinezkoa da, baino hortik aurrera ez dagokit niri zer gertatuko den esatea. Hala ere, elkarrizketa aro bat hasi behar da", esan du ministro ohiak Europa Press agentziari egindako elkarrizketa batean.

Kataluniaren etorkizuna, epe motzera, "oso ezegonkorra" ikusten du, "CiUren eta ERCren artean arlo guztietan adostasuna lortzea oso zaila delako"; izan ere, nazionalistak errepublikarrek "exijitu dietenarekin" akordioa egitera "behartuta" egon direla esan du.

"Arazoak besterik ez ditut ikusten", azpimarratu du, eta zalantzan jarri du "ideologiak, proposamenak eta interes politikoak bateratu ahal izatea".

Horren iritziz, Kataluniak "independentzia prozesuaren alde beste guztia baztertzea, akatsa da" eta herria zatitzen duela uste du, "ongi amai ezin daitekeen zatiketara eramaten du".

Horregatik, elkarrizketaren bidea defendatu du, nahiz eta "Kataluniaren aldarrikapen batzuk" ulertzen dituela esan duen, eta "eztabaidatu eta negoziatu" egin behar direla gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea