Politika -

Urtarrilaren 12an

EAJk Euskaldunan egingo du presidentea aukeratzeko Aberri Batzarra

Euzkadi Buru Batzarreko kideek aukeratuko dute Iñigo Urkulluren ordezkoa. Aurreikuspenak betetzen badira, Andoni Ortuzarrek hartuko du alderdiaren gidaritza.

Andoni Ortuzarrek izango da, seguruenera, EBBko presidente berria. Argazkia: Europra Press
Andoni Ortuzarrek izango da, seguruenera, EBBko presidente berria. Argazkia: Europra Press

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk Aberri Batzarra egingo du datorren urtarrilaren 12an Bilboko Euskalduna Jauregian, Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) presidentea aukeratzeko. Aukeratu berriak Iñigo Urkullu ordezkatuko du karguan.

10:00etan hasiko da ekitaldia eta 11:30 inguruan hitz egingo du EAJko presidente berriak hedabideen aurrean, jeltzaleek jakinarazi dutenez.

Euzkadi Buru Batzarra elkartu zen atzo, eta bilera horretan urtarrilaren 12rako Aberri Batzarra deitzea erabaki zuten, Urkulluren ordezkoa aukeratzeko. EBB osatzen duten 13 burukideren artetik aterako da presidente berria.

EBBko kide bat zuzenean presidente izendatuta aukeraketa prozesua laburtzea lortuko du alderdiak. Barne hauteskundeak deitzea erabaki balute, otsailera arte atzeratuko litzateke Euzkadi Buru Batzarreko presidentea aukeratzeko prozesua; izan ere, afiliatuei galdetu eta hauteskundeak egin beharko lirateke.

Boto eskubidea duten 100 jeltzaleek gustuko duten hautagaiaren alde egin beharko dute, eta boto gehien jasotzen duen pertsona izendatuko dute presidente. Ezustekorik ezean, Andoni Ortuzar izango da EBBko presidente berria datozen lau urteetan.

Lurralde batzarrak

Urtarrilaren 7tik 11ra bitartean egingo dituzte lurralde batzarrak afiliatuei Aberri Batzarrak hartutako erabakia azaltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea