Politika -
Urteko balantzea
Barcina: '2012 urtea gure historiako gogorrenen artean dago'
Presidentearen hitzetan, krisiaren aurrean bi jarrera har zitezkeen, 'muturrekoak': "beste alde batera begiratzea, erabakirik hartu barik", edo "erabaki zailak" hartzea eta "murrizketak egitea".
Erredakzioa
Yolanda Barcinak 2012ko balantzea egin du prentsaurrekoan. Nafarroako presidentearen hitzetan, "2012 urtea gure historia hurbileko gogorrenen artean dago", batez ere Nafarroako 51.000 langabeentzat.
Ondorioz, Barcinak eta bere taldeak neurri sorta aurkeztu dute, batez ere ekonomia bultzatzeko asmoarekin. Neurrien artean empresa ertain eta txikietan kontratazioa eta lehiakortasuna handitzeko diru-laguntzak, gizarte ekonomiarekin lotuta enpresak sortzekolaguntzak eta inbertsioetarako eta egoera zailean dauden enpresetarako bermeak daude, besteak beste.
Presidentearen arabera, krisiaren aurrean bi jarrera har zitezkeen, 'muturrekoak': "beste alde batera begiratzea, erabakirik hartu barik", edo "erabaki zailak" hartzea eta "murrizketak egitea".
Gabonetako aparteko ordainsariari dagokionez, Exekutiboak abenduan ez duela ordainduko esan du, "ez dugulako egin behar eta ezin dugulako egin", ordaintzea galarazten duen Estatuko oinarrizko lege bat dagoelako.
'Nafarroako formula'
Barcinak Nafarroako funtzionarientzako tratu berdinaren alde egin du eta "Nafarroako formula" delakoa aplikatuko dela iragarri du; hau da, 2013ko ekaineko ordainsaria urtarrilean ordaintzea, izan ere, ez dute aparteko ordainsarua abenduan ordaindu nahi, gero "atzera bota" behar izateko.
Nafarroako presidentearen arabera, Nafarroako autogobernuak ordainsaria urtarrilera aurreratzeko aukera ematen du, eta, Estatuak erabakiaren kontra egin eta "arazorik sortuz gero", Nafarroak bere burua defendatuko duela azpimarratu du.