Politika -
EPPK-ko agiriari buruz
Basagoiti: 'ETAko presoek ez dute ezer eskatzeko eskubidea'
ETAko presoen elkarteak zabaldutako agiriari buruz PPko Euskadiko presidenteak esan duenez, presoek "armak entregatu behar dituzte, eta bakean utzi behar gaituzte".
Erredakzioa
ETAko presoen elkarteak zabaldutako agiriaren harira Antonio Basagoiti PPko Euskadiko presidenteak esan duenez, ETAko presoek "ez dute zer eskatzeko eskubidea, barkamena eskatzeko eskubidea besterik ez dute".
Twitterren bitartez Basagoitik adierazi duenez, ETAko presoek "ez dute ezer eskatzeko eskubidea, armak entregatu behar dituzte, eta bakean utzi behar gaituzte, hori baino ez".
Agiri baten bidez espetxe-zigorra Euskadiko kartzeletan betetzeko eskatu dute ETAko presoek. Kolektiboaren ustez, sakabanaketarekin amaitzeko eta "pauso erabakigarriak" emateko unea da. "Jokoan dagoena ez da geure egoera, prozesuaren bideragarritasuna baizik", nabarmendu dute.