Politika -
Elkarrizketa
Barkos: 'UPNk gobernatu egin beharko luke, difamatu beharrean'
Geroa Bairen diputatuak salatu duenez, Nafarroan "garai politiko zaila" bizi dute "UPNk zuzenduta eta sustatuta".
Uxue Barkos Gero Bairen diputatuak salatu duenez, UPNk "difamatu" egiten du "gobernatu" beharrean, alderdi horrek Barkosen ondasunei buruz botatako adierazpenengatik.
Politikari nafarrak salaketa jarri du UPNren kontra, izan ere, alderdi horrek "susmagarri" jo zuen Barkosen "aitorpenean ibilgailu bat eta 7.000 euro besterik ez agertzea".
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean Barkosek azaldu duenez, Nafarroan "garai politiko zaila" bizi dute "UPNk zuzenduta eta sustatuta", diputatuak salatu duen gertakariak medio.
Haren esanetan, erregionalistek "ilargia estaltzen duen hatza" bilatzen dute buruzagi nafarrek kobratzen dituzten dieta polemikoen auzian.
Polemika horren aurrean, Barkosek uste du UPNk "akusazio zakar" bat bota duela bere kontra.
"Badirudi politikan denetik egin daitekeela, baina ez da horrela, marra gorriak daude", gaineratu du diputatuak.