Politika -

Bizkaia

Ustez 'kale borroka'ra bideratutako materiala aurkitu dute Busturian

Ertzaintzak 33 suziri, zazpi metro metxa geldo, litro erdi azido gasolinarekin eta bi pote azetileno aurkitu ditu edukiontzi baten barruan, ezkutaleku "zahar" batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak ustez "kale borroka"n erabiltzera bideratutako materiala aurkitu du Busturian (Bizkaia), Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez.

Ertzaintzak 33 suziri, zazpi metro metxa geldo, litro erdi azido gasolinarekin eta bi pote azetileno aurkitu ditu edukiontzi baten barruan.

Aipatu iturrien arabera, etxean lehergailuak egiteko materiala da hori eta ezkutaleku "zahar" batean zegoen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea