Politika -
Ertzaintza
Espainiako bandera kendu dute Ertzaintzaren zenbait polizia-etxeetatik
Eibar, Zumarraga, Beasain eta Erandioko Ertzaintzaren polizia-etxeetako halletatik Espainiako banderak kendu dituztela jakinarazi diete gaur sindikatuek Europa Press albiste agentziari.
Erredazkioa
Eibar, Zumarraga, Beasain eta Erandioko Ertzaintzaren polizia-etxeetako halletatik Espainiako banderak kendu dituztela jakinarazi diete gaur sindikatuek Europa Press albiste agentziari.
Jaurlaritza berriaren Segurtasun sailak adierazi duenez, Gobernuak ez du banderak kentzeko agindurik eman. Bandera eta sinboloen inguruko legedia betetzen ari direla azpimarratu du Jaurlaritzak.
Sindikatuetako iturriek azaldu dutenez, Giza Baliabideetako arduradun batek hartu du banderak kentzeko erabakia aipatu polizia-etxeetan.
Iturri horiek gogoratu dutenez, PSE Jaurlaritza iritsi zenean polizia-etxe ezberdinetako halletan Espainiako bandera jartzea erabaki zuten sozialistek.