Politika -
PP, Bilduri buruz
Borja Semper PPko Gipuzkoako presidentea: 'Bildu ez da ETA'
Halaber, Semperrek aitortu duenez, "gustatu ala ez, euskal gizartearen etorkizuna Bildurekin ere eraiki beharko dugu".
Erredakzioa
Borja Semper PPko Gipuzkoako presidenteak azpimarratu duenez, "Bildu ez da ETA". Hala ere, politikari honek esan duenez "koalizioa maneiatzen dutenak 'ETA, hil itzazu" esaten edo atentatuak zuritzen zuten berdinak dira". "Gustatu ala ez, euskal gizartearen etorkizuna Bildurekin ere eraiki beharko dugu", esan du.
Jot Down aldizkariari eskainitako elkarrizketa batean Semperrek adierazi duenez, ETA baino, Gipuzkoan eta Donostian "ezgai batzuk" gobernatzen dute. Gainera, Jaime Mayor Oreja ministro ohia PPn egoteak bost axola zaio, baina "ez ditut onartzen alderdiko kideen gaineko iritzirik".
Batasuna, legez kanpo
Gauzak horrela, "etorkizun hobea lortzeko, politikari batek bere sinesmenetatik haratago joateko gai behar du izan, eta iritzi berdinekoak dira Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta Jorge Fernandez Diez Barne ministroa". Zentzu honetan, Semperrek adierazi duenez, "ETA desagertu da Batasuna legez kanpo jo zutelako eta Estatuko segurtasun indarrak gogor aritu zirelako".
"ETAk egindako hilketa batek ere zuriketarik ez duela" onartzeko eskatu dio Semperrek Bilduri. "Bildu eta ETAren arteko behin betirako dibortzioa espero du PSEk, haiekin itunak lotu ahal izateko, Katalunian Esquerra Republicanarekin egin duten bezala", iragarri du. "Gauza asko komunean dituztela aitortu dute batzuk lagunartean", esan du.