Politika -

Pazkoa militarra

Morenes: 'Armadak Espainia babesten du, asmo partikularren gainetik'

Ministroaren hitzetan, militarrak "prest daude, animoa indartsu eta bare dute, probokazio zentzugabeei kasu egin barik, eta euren lana isilean betetzen dute".

Pedro Morenes, Defentsa ministroa. Efe.
Pedro Morenes, Defentsa ministroa. Efe.
Pedro Morenes, Defentsa ministroa. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Morenes Defentsa ministroak azpimarratu egin du Armadak eta Guardia Zibilak Espainiaren segurtasuna eta defentsa bermatzen dutela, eta Konstituzioak ematen dion lan hori edozeinen interesen eta asmoen gainetik jartzen duela, "probokazio zentzugabeei kasu egin barik".

Morenesek Pazkoa Militarrean emandako hitzaldian egin ditu adierazpenok, Errege-erreginak, Printze-printzesak eta Mariano Rajoy Gobernuko presidentea entzuleen artean zeudela. Halaber, Morenesek ziberespazioa defendatzeko unitatea sortuko duela iragarri du, Internetik datozen mehatxuei aurre egiteko.

Hitzaldian, Indar Armatuek eta Guardia Zibilak Espainiaren segurtasuna bermatzen dutela esan du, eta hori dela herriaren aurrerapen egonkorraren, garapen osasuntsuaren eta gizartea arautzen duten printzipioen oinarria: askatasuna, justizia eta elkartasuna.

"Aberriaren defentsa"

"Horrez gain, aberriaren defentsan duten ardura bestelako interes edo asmo partikularren gainetik jartzen dute", azaldu du Morenesek.

Halaber, ministroaren hitzetan militarrak "prest daude, animoa indartsu eta bare dute, probokazio zentzugabeei kasu egin barik, eta euren lana isilean betetzen dute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea