Politika -

Ourenseko PP

Onartu egin dute ustezko prebarikazioagatik Baltarri jarritako kereila

2010ean, Ourenseko PPren kongresua abiatu baino egun batzuk lehenago, bertako Diputazioak ustez modu irregularrean egindako 104 kontraturen informazioa biltzen du kereila onartzeko emandako epaiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ourenseko Instrukzio epaitegiak onartu egin du Fiskaltzak Jose Luis Baltar Pumar Ourenseko Diputazioko eta bertako PPko presidente ohiaren kontra ustez prebarikazioa egiteagatik jarritako kereila.

2010ean, Ourenseko PPren kongresua abiatu baino egun batzuk lehenago, bertako Diputazioak ustez modu irregularrean egindako 104 kontraturen inguruko informazioa biltzen du kereila onartzeko emandako epaiak, iturri judizialek baieztatu dutenez.

Instrukzio fasean, epaileak Baltar Pumar bera eta Ourenseko Diputazioak ustez modu irregularrean kontratatutako 12 bat lagun deituko ditu deklaratzera. Hala, Fiskaltzaren galderei eta PSOEk 2010ean jarritako salaketaren inguruko beste batzuei erantzun beharko diete.

Ourenseko PPren Kongresua hasi baino egun batzuk lehenago, Diputazioak 115 lagun kontratu zituela salatu zuten orduan Galiziako sozialistek. Kongresu horren ondoren, Jose Manuel Baltar Blanco (Jose Luis Baltar Pumarren semea) izendatu zuten Ourenseko PPko presidente, eta, ondoren, Diputazioko presidente.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea