Politika -

Ekitaldia Katalunian

Rajoy eta Mas aurrez aurre, hauteskundeen ostean aurrenekoz

Bi agintariak abiadura handiko trenaren Bartzelona-Figueres tartearen inaugurazioan izango dira.

Mariano Rajoy eta Artur Mas, irailean egindako azken bileran. EITB
Mariano Rajoy eta Artur Mas, irailean egindako azken bileran. EITB
Mariano Rajoy eta Artur Mas, irailean egindako azken bileran. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea eta Artur Mas Generalitateko presidentea aurrez aurre izango dira gaur, Kataluniako hauteskundeen ostean aurrenekoz.

Hain zuzen ere, bi agintariak abiadura handiko trenaren Bartzelona-Figueres tartearen inaugurazioan izango dira.

Elkar ikusi zuten azken aldia irailean izan zen, Rajoyk itun fiskala errefusatu, eta Masek hauteskundeak aurreratuz erantzun zuenean.

Frances Homs Generalitateko bozeramailearen esanetan, topaketa "adeitsua eta instituzionala" izango da.

CiUk eta ERCk, baina, zain dauden inbertsioak egitea eskatzeko eta autodeterminazio kontsultaren negoziazioa abiatzeko aprobetxatu nahi dute Rajoyren bisita.

Oriol Pujol CDCko idazkari nagusiak azaldu duenez, seguru aski erabakitzeko eskubideaz mintzatuko da gaur Artur Mas Espainiako gobernuburuarekin.

ERC ez zaio zuzenduko Rajoyri, eta Generalitateak egitea nahi du. Horren ildotik, "Kataluniari zor diona" ordaintzea eskatzeko deia egin dio Artur Masen Gobernuari. Izan ere, Anna Simo ERCren bozeramailearen ustean, Estatuak ez du "behar beste" inbertitzen Katalunian, Madrilgo herri lanei lehentasuna eman nahi dietelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea