Politika -

ELA sindikatuan

Bildurekiko jarreragatik atsekabea agertu diote hainbat kidek Muñozi

ELA sindikatuko hainbat kidek eskutitza helarazi diote "Txiki" Muñoz idazkari orokorrari. Bertan, ELAk EH Bilduren kontra ''agerian uzten duen jazarpenagatik ezustea eta atsekabea'' agertu dute.

txiki muñoz

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduko eta ELAko hainbat kidek eskutitza bidali diote Adolfo "Txiki" Muñoz sindikatu horretako idazkari orokorrari, horien hitzetan ELAk EH Bilduren kontra ''agerian uzten duen jazarpenagatik ezustea eta atsekabea'' agertzeko.

Gutuna sinatu duten hamabi bat kideen ustez, ''alde handia dago kritikaren eta jazarpenaren artean''.

Halaber, EH Bilduri egindako kritikek ''kalte handia'' egiten dutela ohartarazi dute, ''bi arrazoirengatik'': batetik ''beste alderdietatik jasotzen dituzten kritikei gehitzen zaizkielako'', eta, bestetik, ''alderdi guztiak berdinak direla'' esaten duen mezua helarazten zaielako herritarrei.

Gipuzkoako aurrekontuak

Bilduk Gipuzkoan onartu dituen aldaketa fiskalak direla-eta, PSE-EErekin ituna egitea ''aukera bakarra'' izan dela uste dute eskutitza sinatu duten ELAko kideek, eta ''EH Bilduk aurrera eraman nahi duen eredu aldaketa bideratzeko jasotzen ari den laguntza eskasaren isla da'', horien hitzetan.

Funtzionarioen aparteko soldata

Gabonetako ordainsaria dela-eta ELAk Donostiako Udalean deitutako 'kazerolada' kritikatu dute, eta Javier Maroto eta Iñaki Azkuna Gasteizko eta Bilboko alkateen kontra neurri bera hartu ez izana salatu dute.

Joseba Andoni Llaguno Sopuertako (Bizkaia) alkatearekin batera, EAEko hainbat udalerritako zenbait zinegotzik sinatu dute gutuna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Langileen Alkartasuna EH Bildu Nafarroa