Politika -

Krisialdian barrena egonda

PSEk babesa eskaini dio Urkulluri, eta gobernatzen hasteko eskatu dio

Patxi Lopezek Jaurlaritza, alderdi eta eragile sozioekonomikoen artean 'itun zabal' bat egitea proposatu du, enplegua eta ekonomia suspertzeko.

PSEk Urkulluri ‘berehala’ gobernatzeko eskatu eta ‘babesa’ eskaini dio. EFE
PSEk Urkulluri ‘berehala’ gobernatzeko eskatu eta ‘babesa’ eskaini dio
Lopezek 'berehala' lanean hasteko eskatu dio Urkulluri

0:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusi eta aurreko lehendakariak Iñigo Urkullu lehendakariari 'berehala gobernatzen" hasteko eta neurri eta plan zehatzak aurkezteko eskatu dio, eta krisialdia gainditzeko sozialisten "babesa" eskaintzeko prest dagoela helarazi dio.

Bilbon egindako prentsaurreko batean esan duenez, Lopezek uste du hilabete "zentzuzko epea" dela EAJren Jaurlaritza berria proposamen zehatzak aurkezten hasteko, itunak egiteko prest agertu dira sozialistak, baina ez "ezerezearen gainean" ezta "edonolako gobernu bati txeke zuriak" emateko ere.

Sozialistak gogor kritikatu du Jaurlaritzak aurrekontuak martxora arte atzeratzea erabaki izana eta, ohartarazi du, "gehiegi luzatuko den" epe horren erruz 2013. urtea 'enpleguarentzat urte antzua izatea" jokoan dagoela.

Lopezek Jaurlaritza, alderdi eta eragile sozioekonomikoen artean 'itun zabal' bat egitea proposatu du, enplegua eta ekonomiaren suspertzeari buruzkoa. Itunak enpresak finantzatzea, pymes-ei eta autonomoei laguntzak ematea, langabeei formakuntza ematea, gazteei zuzendutako enplegu plan bat egitea, ekintzaileentzako programak, internalizazioa eta I + G + B barne hartu beharko luke.

 

Bilboko manifestazioa

Larunbateko manifestazioaren inguruan, Lopezek "presoen agintea" hartzeko eskatu dio ezker abertzaleari eta, ohartarazi duenez, presoen egoera "ez da kalean manifestazioa eginez konpontzen, baizik eta gizarteratzearen bidea inolako mehatxurik gabe hasteko lan eginez".

Agintari sozialistak "Batasunaren ingurukoei, besteei norabide batean eta bestean pausoak eman ditzagun eskatzen digutenoi, behingoz ETAko presoen ardura har dezaten" eskatu die, "organizazio terrorista gehiago luzatu gabe desegin dadin".

 

Katalunian argitzea

Kataluniako eztabaidari dagokionez, Lopezek "argitasunez eta garbi" jokatzeko eskatu die nazionalista kataluniarrei, eta federaltasunaren ukitua izan beharko lukeen erreforma baten alde egin du, Estatuaren eta autonomia erkidegoen eskumenak zelan banandu behar diren argitzeko.

"Nazionalismoari ideiekin aurre egin behar zaio, erantzun irmo eta argi batekin, sua elikatu gabe, eta nazionalismoak xantaia emozionalarik utzi behar dio eta esan zer da egin nahi duena, eta horrek izango dituen ondorioak”, nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea