Politika -
ETAko ustezko bi kide
Frantzian atxilotutako ETAko ustezko kideek komisarian jarraitzen dute
Andoni Lariz Bustinduy eta Urtzi Etxebarria ostiralean atxilotu zituzten eta talde terrorista bateb kide izatea leporatu diete.
Erredakzioa
La Nievre departamentuan, Borgoinan, ostiralean atxilotutako ETAko ustezko bi kideak Polizia etxean jarraitzen dute, erakunde terroristaren kide izatea egotzita.
Erakunde terroristaren kide izatea ez ezik, lapurreta eta dokumentuak faltsutzea leporatu diete, besteak beste.
Fiskaltzaren iturriek ez dute atxilotutakoen daturik eman, baina La Nievre departamentuan daudela berretsi dute. Hala ere, Vasco Press eta Efe agentziak Espainiako terrorismoaren aurkako iturriak aipatuz esan dutenaren arabera, atxilotutakoak Andoni Lariz Bustinduy eta Urtzi Etxebarria dira.
Frantziako Poliziak atzemandako dokumentazio faltsua ingelesa, alemaniarra, italiarra eta espainiarra da, terrorismoaren kontrako borrokako iturrien arabera.
Galdeketa
Badaezpadako atxilotze agindua Fiskaltzak eman zuen ostiralean eta 24 orduz luzatzea aurreikusi dute. Ikerketa, Terrorismoaren aurkako Zuzendaritzaordearen esku dago. Azken honek lau eguneko epea du galdeketa egiteko epailearen aurrera eraman baino lehen. Dagoeneko, lau egun horietatik bi Polizia-etxean eman dituzte.
2013an Frantzian atxilotu dituzten lehen ETAko ustezko kideak dira. Atxiloketak Nevers hiri inguruan egin dira, Borgoinako hiriburuan.