Politika -

Bizkaiko Aurrekontuak

PP: 'Ortuzarren hitzaldiak ez du aurrekontuen onarpenean laguntzen'

Antonio Basagoiti PPko Euskadiko presidentearen esanetan, Ortuzarren "euskal nazioaren" aldeko hitzaldiak Bizkaiko Aurrekontuak adosteko prozesua "zailtzen du".

Antonio Basagoiti PPko Euskadiko presidentea. Argazkia: EITB
Antonio Basagoiti PPko Euskadiko presidentea. Argazkia: EITB
Antonio Basagoiti PPko Euskadiko presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti PPko Euskadiko presidenteak esan duenez, Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidente berriaren hitzaldiak ez du beste lurraldeetako Aurrekontuen onarpenean laguntzen, ondorioz, Basagotik ohartarazi duenez, "2013ko Bizkaiko Aurrekontuak onartzea zailagoa izango da".

EAJren Euskadi Buru Batzarreko presidente berria izendatzean, Ortuzarrek "euskal nazioaren" alde egin zuen. Halaber, beste lurraldeetako Aurrekontuak onartzeko jeltzaleak oztopoak jarri dituela salatu du Basagoitik. Hori dela eta, Bizkaiko Aurrekontuak adosteko PPk babesa eskaintzea "zaila" izan daitekeela ohartarazi du PPko Euskadiko presidenteak.

Basagoitik adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza ez da PPrekin oraindik harremanetan jarri, euskal Aurrekontuei buruz hitz egiteko hitzordua adosteko. Hala ere, bilerara "entzun beharrekoak entzutera" joango direla iragarri du.

"Jaurlaritzarekin desengainua hartu dugu", deitoratu du, "haiena ustez zena berreskuratzea baino ez zuten nahi; ez ari dira herrialdea gidatzen ezta eztabaidaren alde egiten ere, azken garaietan agerian geratu denez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea