Politika -

Batzordeak eratu dira

Tejeriak lana eta akordioak espero ditu Legebiltzarreko batzordeetan

X. legealdiko batzordeak eratu dira. EAJk sei zuzenduko ditu, EH Bilduk lau, PSE-EEk hiru eta PPk bat.

Eusko Legebiltzarraren osoko bilkura. EITB
Eusko Legebiltzarra.
Eusko Legebiltzarraren osoko bilkura. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bakartxo Tejeria (EAJ) Legebiltzarreko presidentearen iritziz, gaur eratu diren batzordeetan lan handia egingo da eta alderdi guztien artean akordioak lortu ahal izango dira.

Legebiltzarreko 14 batzordeak eratu dira alderdien akordioarekin; izan ere, aldez aurretik batzordeak banatzeko adostasunera iritsi ziren.

EAJk sei batzorde zuzenduko ditu, EH Bilduk lau, PSE-EEk hiru eta PPk bat.

Presidentearen iritziz, batzordeak segituan jarriko dira lanean, "erakundeek herritarren arazoei irtenbideak berehala jarri behar dizkietelako".

Aurreikusita zegoen bezala, Juan Antonio Arieta-Araunabeñak (EAJ) Erakunde, Segurtasun eta Justizia batzordea zuzenduko du. Javier Carrok (EAJ) Ekonomiaren garapen eta Lehiakortasun batzordea zuzenduko du; Giza eskubideen, berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzarena Maribel Vaquerok. Leire Corralesek EITBren Kontrolerako batzordea gidatuko du eta Ana Otaduik Legebiltzarkidearen estatutuaren batzordea; azkenik, Bakartxo Tejeriak berak Erregelamendu eta Gobernurako batzordea zuzenduko du.

EH Bilduren partetik, Ingurumenaren eta Lurralde Politikaren Batzordea Marian Beitialarrangoitiaren esku egongo da. Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol batzordea Lur Etxeberriak gidatuko du. Hezkuntza batzordea Estitxu Breñasen esku egongo da eta Bateraezintasunen batzordea Unai Urruzunoren esku.

PSE-EEren partetik, Ogasun eta Aurrekontuen batzordea Susana Corcuerak zuzenduko du. Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza batzordea Gloria Sanchezek, eta Isabel Celaak Europarako Gaien eta Kanpo Harremanen batzordea.

Azkenik, Carmelo Barrio (PP) Osasun eta Kontsumo Batzordearen buru izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea