Politika -
Izendapena
Ibon Oñate, Bizkaiko Foru Aldundiko Administrazio zuzendari berria
Orain arte Biscaytik fundazioko zuzendaria zen. Teknologia berriak erabiliz, tokiko erakundeak modernizatzea da horren helburua.
Erredakzioa
Bizkaiko Foru Aldundiak Ibon Oñate izendatu du Lehendakaritza Saileko Administrazioaren, Zerbitzuen eta Berrikuntza Publikoaren zuzendari, Gobernu Kontseiluak astearte honetan egin duen bileran.
Orain arte Biscaytik Fundazioko zuzendaria zen. Teknologia berriak erabiliz, tokiko erakundeak modernizatzea da fundazioaren helburua.
Juan Mª Aburto Eusko Jaurlaritzara joan ostean Aldundiak egin duen berregituratzearen ondorioa da izendapena. Gaur bertan, gainera, Bizkaiko Presidentzia karguaz jabetu da Unai Rementeria.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea