Politika -

Rajoyren eta Urkulluren bilera

Urizar: 'Urkulluk ez dizkio Rajoyri gizartearen eskaerak helaraziko'

Bilerara joan aurretik, euskal alderdiekin "irizpideak ezartzeko" ez bildu izana leporatu dio lehendakariari.

Pello Urizar. Argazkia: EFE
Pello Urizar.
Pello Urizar. Argazkia: EFE

Erredazkioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urkullu Mariano Rajoy Espainiako presidentearekin datorren urtarrilaren 30ean bildu aurretik, euskal alderdiekin "irizpideak ezartzeko" ez bildu izana leporatu dio Pello Urizar EAko idazkari orokor eta EH Bilduko legebiltzarkideak. Ildo honetan, EAJren proposamenak helaraziko dizkiola uste du, "euskal gizartearenak beharrean".

Eusko Alkartasunaren afiliatuekin egindako bilera batean, Urkulluren eta Rajoyren arteko lehen bilera egiteko era "okerra" dela esan du Urizarrek, "Euskal Herriko alderdiekin hitz egin baino lehen, Rajoyren Gobernuarekin hitz egingo duelako".

Horren iritziz, "horrela egitea akatsa da, EAJren proposamenak soilik helaraziko dizkiolako eta EAEko herritar guztien lehendakari gisa joan beharko litzateke", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea