Politika -

Elkarrizketa

Valls: 'Euskal Herriaren independentzia aldarriak arriskutsuak dira'

ETAren desegitea espero du Frantziako Barne ministroak eta Aurore Martin Espainiartzea justifikatu du.

Manuel Valls Frantziako Barne ministroa. Argazkia: EFE
Manuel Valls Frantziako Barne ministroa.
Manuel Valls Frantziako Barne ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuel Valls Frantziako Barne ministroak Aurore Martin atxilotu eta Espainiartzea justifikatu du eta ETAren aurkako borrokan Espainiarekin duten elkarlana goraipatu du.

Canal Plus kateari egindako elkarrizketa batean, "terrorismoaren aurka Espainiaren eta Frantziaren arteko elkarlana" nabarmendu du eta helburua "ETAren desegitea" dela gaineratu du.

Azaroaren 1ean, Martin Espainiartu eta Iparraldeko alderdi politiko ia guztien kritikak jaso eta gero, ez zuela atxiloketan parte hartu ziurtatu du ministroak.

"Ez nuen atxiloketan parte hartu, hori larria izango litzake", esan du, eta kontrol arrunt batean atxilotu zutela esan du.

Hala ere, "Europako esparru judizial batean gaude eta atxilotzeko Espainiaren agindua zegoen, akusazio larriekin", adierazi du.

Akusazioak bilera politikoetan eta prentsaurrekotan parte hartzean oinarrituta ote zeuden galdetuta, "hitzek ere garrantzia dute", erantzun du.

Halaber, "Euskal Herriko independentzia aldarrien" arriskuaz ohartarazi du Vallsek, "gure herrialdearen batasunerako arriskutsuak dira. Eta euskaldunen berezitasun kulturalak onartuta ere, Errepublika bakarra eta zatiezina da", ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea