Politika -

Kataluniaren galdeketa

Margallo: 'Inork ez du aldebakarreko independentzia aitortza onartuko'

"Europar Batasuneko estatu bakar batek ere" ez lukeela aldebakarreko independentzia adierazpenik onartuko esan du Margallok.

Jose Manuel Garcia Margallo Atzerri ministroa. EFE
Jose Manuel Garcia Margallo Atzerri ministroa.
Jose Manuel Garcia Margallo Atzerri ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Garcia Margallo Atzerri ministroak ohartarazi duenez, "Europar Batasuneko estatu bakar batek ere ez luke aldebakarreko independentzia adierazpenik onartuko".

Bilboko Deustuko unibertsitateko konferentzia batean, Kataluniak proposaturiko erreferendumaz mintzatu da. "Independente izateko eskubideaz bezala autodeterminazioaz hitz egitea Espainiako araudiaren kontrakoa da, baita Europako araudiaren kontrakoa ere", esan du.

Horregatik, balizko egoera horretan"edozein lurralde Europar Batasunetik eta barne merkatutik at geldituko litzateke automatikoki", ohartarazi du. Hala ere, "euroa moneta gisa izan litzakeela" onartu duen arren, "ez luke erabakitzeko ahalmenik izango", zehaztu du.

Azkenik, independentziak "Kataluniako barne produktu gordina berehala % 20 jaistea ekarriko luke", ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea