Politika -
Zutabegile faltsua
Carlos Mulas Fundacion Ideaseko zuzendaria kargutik kendu dute
Amy Martin ezinenarekin hainbat lan fakturatu zituela egiaztatu ondoren, Jesus Calderak kargutik kendu du fundazioko zuzendaria.
Erredakzioa
Jesus Caldera PSOEtik gertu dagoen Fundacion Ideaseko presidenteordeak Carlos Mulas fundazio horretako zuzendaria kargutik kendu du, Amy Martin ezinenarekin hainbat lan fakturatu zituela egiaztatu ondo. Halaber, auzitegietara eramatea ere aztertzen ari dira.
"Amy Martin izenarekin sinatuta zeuden zenbait lanetako egilea faltsua dela eta Fundazioak lan horiengatik ordaindu zuela kaleratutako informazioak egiaztatu ondoren hartu dut erabakia'', esan du Calderak, ohar batean.
Orain arte fundazioaren zuzendaria izan denari emandako konfiantza ''oso larriki'' kaltetu duen gertaera horren aurrean ''harridura'' agertu du Calderak.
"Bere jarrera onartezina da, ez bakarrik eduki daukan ibilbide profesionalagatik, baizik eta astelehenetik hona lan horien inguruko bere bertsioa berretsi izan duelako etengabe'', gaineratu du Calderak.
Hala, Carlos Mulasen kudeaketa aztertzeko ''berehala'' ikerketa ''sakona'' egitea agindu du Calderak.
"Fundazioak abokatuen esku utzi du auzia, Mulas auzitegietara eramateko aukera azter dezaten'', gaineratu du ohar horretan.
El Mundo egunkariak kaleratutako informazioaren arabera, 50.000 euro jaso ditu ustez Mulasek, Amy Martin ezinenarekin kaleratuta zutabeengatik.